108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

203E/2015 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Sarrigurengo Ekohiriaren Urbanizazio Proiektua aldatzeko espedientea, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua, hasiera batean onesten duena. Aldaketa Sarrigurengo gune historikoari dagokio, Eguesibarko udal mugapean.

Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektoriala Nafarroako Gobernuaren 2000ko urriaren 16ko Erabakiaren bidez onetsi zen behin betiko (2000ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 13koa), eta indarrean segitzen du gaur egun.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak uztailaren 3ko 795/2001 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen AR-1 Exekuzio Unitatearen Urbanizazio Proiektua, Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren garapenaren barrenean (2001eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 13koa), eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren ekainaren 28ko 672/2004 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen urbanizazio proiektu horren aldaketa (2004ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 9koa).

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 145/2015 Ebazpenaren bidez, onetsi egin zen Sarrigurengo Ekohiriaren Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 1. Ordenantzaren aldaketa, Sarrigurengo gune historikoari dagokiona (2015eko 51. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa).

Espedientearen xedea Sarrigurengo gune historikoko urbanizazio obrak zehaztea da, 1. fasetik gauzatu gabe baitaude. Obra horiek, funtsean, urbanizazio lanen azaleko akaberakoak eta zerbitzuen sareetakoak dira.

Urbanizazio proiektuaren aldaketa honen espedientearen tramitazioa eta onespena Sustapen Departamentuari dagozkio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 43.1.d) artikuluarekin bat, Udalez gaindiko Plan Sektorial bat gauzatzeko tresna delako.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5. eta 76. artikuluetan xedatutakoarekin bat, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hasiera batean onestea Sarrigurengo Ekohiriaren Urbanizazio Proiektua aldatzeko espedientea, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua. Aldaketa Sarrigurengo gune historikoari dagokio, Eguesibarko udal mugapean. Proiektuari determinazio hauek ezarri zaizkio:

–Proposatutako antolamendua zuzendu beharra dago, eremuan kokatutako lurzati guztien irisgarritasuna eta erabilera bermatzeko (1-1, 1-2, 1-3, 1-4 eta 1-5); hau da, lurzati horietan guztietan sartzeko moduko oinezkoendako ibilbide bat bederen egon beharko da (ibilbide horren baldintzak VIV/561/2010 Aginduan finkatu dira).

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostenean ezarritako guztia bete beharko da.

2. Espedienteak eskatu diren txosten sektorialetan ezarritakoa bete behar du.

3. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzutea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta 20 egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, agiria Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, baita Sustapen Departamentuaren webgunearen "Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa" izeneko atalaren bidez ere: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

4. Ebazpen hau espedientearen sustatzaileari, lurzoruaren titularrei, Eguesibarko Udalari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 7an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1507052