108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 469/2014 prozedura

Natividad Arregui Urizar andrea, Donostiako Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

María Josefa Ariztimuño Urriza andreak eskaturik, Hotel Barriola SLren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurka, erretiro pentsioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 469/2014 autoen barrenean, honako hau eman da:

Zitatzeko agindu duen agintaria: Donostiako Lan Arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Zein auzitan: goian aipatutakoan.

Noiz eman den horretarako ebazpena: 2015/03/31.

Zitatzen den pertsona: Hotel Barriola SL, alderdi demandatua den aldetik.

Zitazioaren xedea: judiziora agertzea aipatutako alderdi gisa.

Non agertu behar duen: epaitegi honetako bulego judizialean, goian aipatutako helbidean, 7. judizio-aretoan, beheko solairuan.

Eguna eta ordua: 2015eko ekainaren 16an, 11:45ean.

Donostian, 2015eko martxoaren 31n. Idazkari judiziala.

Eta Hotel Barriola SLri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Donostian, 2015eko maiatzaren 14an.–Idazkari judiziala, Natividad Arregui Urizar.

Iragarkiaren kodea: J1508038