108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1002/2014 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0001002/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zitazioa egin bekie alderdiei ager daitezen adiskidetze-ekitaldira, idazkari judizialaren aurrean, eta adiskidetze-ekitaldira eta judiziora, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2015eko ekainaren 8ko 11:45ean eginen da adiskidetze-ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko ekainaren 8ko 11:45ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 101. judizio-aretoan (lehendabizikoa solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Adil Zamaneri (Cafetería Nando) zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 1ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1508475