108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 20an hartua, “Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Eskualdeko 2. industria eremua) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa” izeneko espedientea behin betiko onesten duena. Sociedad Pública Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatu du espedientea, eta aldaketaren helburua zenbait lurzati berrantolatzea da.

I.–Aldaketaren xedea eta aurrekariak.

Nafarroako Gobernuak 2015eko urtarrilaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, “Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Eskualdeko 2. industria eremua) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa” izeneko espedientearen tramitazioari hasiera eman zitzaion, Nasuvinsak sustaturik. Aldaketaren helburua zenbait lurzati berrantolatzea da. Erabaki hori 2015eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an.

Aldaketa honen xedea da Eskualdeko 2. industria eremuaren lurzatiak berrantolatzea, enpresa jarduerak handitu, ezarri eta finkatu daitezen.

1., 11., 15., 16., 17. eta 18. etxe-sailetan kokatutako lurzatietan egin nahi dira aldaketak eta, planoetan islatuak izateaz gain, UPSaren araudiaren 7., 15., 17. eta 36. artikuluetan ere dute eragina.

II.–Gobernuaren erreferentziako erabakia jendaurrean jartzea eta haren zehaztapenak.

Espedientea jendaurrean egon den bitartean ez du inork alegazio idazkirik aurkeztu.

Sustatzaileak, apirilaren 9an, agiri bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren 2015eko urtarrilaren 14ko Erabakian bildutako zehaztapenei erantzuteko.

Ondoren kopiatzen dira zehaztapen horiek, eta erantzuten eta ebazten dira:

–“Aldaketan aipatzen da 1.2 eta 1.1 lurzatiak CLH enpresaren eragin eremuaren barrenean daudela, eta hantxe konkurrentzia publikoaren erabilerak murriztuta daudela (UPSaren hirigintza araudiaren 29. artikulua). Dena dela, indarreko UPSaren informazio grafikoaren arabera, badirudi hori ez dela horrela. Hortaz, agiriak alderdi hori argitu beharko luke. Ildo horretan, argitu beharko da zergatik mantentzen den erabilera publiko balioanitza 2.1, 2.2 eta 2.3 lurzatietan, kontuan harturik CLH enpresaren eragin eremuaren barrenean daudela.”

Sustatzaileak ondokoa agerrarazi du: “2.1, 2.2 eta 2.3 lurzatiek ukipen bera dute eta, horren ondorioz, lekualdatzea justifikaturik legoke; hala ere, hori ez da aldaketa honen xedea. Gogorarazi behar da hau ez dela antolamendu berri bat, baizik eta hiri lurzoru baten antolamenduaren aldaketa bat, eta beste faktore batzuk kontuan hartu behar direla, hala nola komenentzia eta jabetza; horregatik, ezin da erabilera lekualdatu, beste aukerarik ez dagoelako. Udalaren kasuan, aldaketa egin daiteke, lurzati erabilgarriak dituelako erabilera lekualdatzeko. Egokia litzateke eremu horretako erabilera balioanitzak lekualdatzea, baina orain ez dira horretarako inguruabarrak gertatzen; hortaz, kontuan hartuko da etorkizunean izan daitezkeen aldaketetan.”

Alde horretatik, egokitzat eta onargarritzat jotzen da erantzuna.

–“15. artikuluari dagokionez, eredu-aprobetxamenduari buruzkoa baita, aldatutako lurzatien aprobetxamendu-taula baizik ez da agertzen agirian. Gauzak argitzearren, eta hasierako taularekin konparatu ahal izateko, taula osoa jaso beharko litzateke.”

Horri dagokionez, sustatzaileak adierazi du UPSak, onetsi zenetik, aldaketa asko izan dituela, eta horren ondorioz beharbada aipatutako taulako azalerak aldatu dira; argitaratu ondoren, taula ez da eguneratu . Testuinguru horretan, adierazi du taularen eguneraketak aldaketa honen irismena eta edukia aise gaindituko lituzkeela, eta horregatik ez dela zentzuzkoa orain egitea.

Sustatzailearekin ados egon behar da: eskatutakoaren xedeak aldaketa honen xedea gainditzen du, eta horregatik testu bategin bat aurkeztu beharko da.

Aurrekoa gorabehera, sustatzaileak aldaketa honek argitaratu zen taulan eragindako aldaketak zehaztu ditu, eta antzemandako akatsak zuzendu ditu.

–“Era berean, agiria argiagoa izan dadin, egokia litzateke aldatutako araudia atal bereizi batean jasotzea. Gomendagarria litzateke aldatu diren artikulu guztiak jasotzea, gero Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.”

Sustatzaileak onartu du gomendioa, eta aldatutako artikuluak dituen eranskina sartu du.

III.–Departamentuen txostenak.

Erreferentziako erabakian adierazten den bezala, 2014ko urriaren 10ean Babes Zibilerako Zuzendaritzak arriskuei buruzko txosten bat egin zuen; zehazki, arlo hauetako arriskuei buruz: lurrikarak, uholdeak, istripu larriak, baso suteak, istripuak gai arriskutsuen garraioan eta bestelakoak. Txostenean istripu larrien arriskuari eta baso-suteen arriskuari buruz jasotzen diren premisak bete beharko ditu sustatzaileak UPSaren garapenean eta kudeaketan.

Geroago txosten hauek jaso dira:

–Sustapen Ministerioko Garraioetako Idazkaritzako Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren 2015eko urtarrilaren 13ko txostena.

Txostenak zortasun aeronautikoak aztertzen ditu, eta aldekoa da, baldintza batekin: “zenbait xedapen eta plano erantsi beharko zaizkio arau gisa, bermatzeko aldaketa puntualaren edozein xedapenekin kontraesanik egonez gero, Estatuko araudiak zortasun aeronautikoaren arloan zer duen ezarrita, hark izanen duela lehentasuna”.

Eskakizun horiek sartzeko, sustatzaileak artikulu berri bat sartu du araudian, “zortasun aeronautikoak” izenekoa, bai eta aipatu txostenaren I. eranskineko zortasun aeronautikoen planoak ere, aldaketaren plano berri gisa.

–Iruñerriko Mankomunitatearen 2015eko urtarrilaren 9ko txostena.

Txostenak uraren ziklo integrala eta hondakinak aztertzen ditu, eta aldekoa da, baldintza batekin: urbanizazioko harguneak lurzati berrietara egoki behar dira.

IV.–IOA.

Apirilaren 24ko 299E/2015 Ebazpenaren bidez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak Ingurumen Ondorioen Adierazpena egin zuen aldaketa honen alde.

Ebazpen horretan baldintza batzuk jarri ziren aldaketa garatzeko, arlo hauetan: ibai ibilguen babesa, argi-kutsadura eta proposatutako aldaketen tramitazioa (lurzoru urbanizaezinean hornidura eta saneamenduko hoditeria berriak behar direnean).

Lehenbiziko baldintzak ondokoa ezartzen du: “jarduketa eremuetako baten ondoan (15.4.1 unitatetik 50 m baino hurbilago) Errekazabal erreka-zuloa dago. Beraz, urbanizatzeko proiektuak hori babesteko neurriak sartu beharko ditu, besteak beste, haren inguruan eraikuntza materialik edo hondakinik ez pilatzea, eta saihestea makinek joan-etorririk egitea ibilgutik”.

Baldintza hori kontuan hartuta, eta aurreikusita aldaketa honek ez duela eskatzen urbanizatzeko proiektua egitea, UPSaren araudian sartu behar da baldintza.

Ebazpen horretan ezarritako gainerako baldintzak aldaketa honen garapenean beteko dira.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen 2015eko apirilaren 29ko txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Sustapeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. “Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Eskualdeko 2. industria eremua) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa” izeneko espedientea behin betiko onestea. Sociedad Pública Navarra de Suelo y Vivienda SAk sustatu du espedientea, eta aldaketaren helburua zenbait lurzati berrantolatzea da.

2. Espedientea tramitatzean emandako txosten sektorialetan xedatutakoa beteko da.

3. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 299E/2015 Ebazpenean ezarritakoa beteko da aldaketaren garapenean. Ebazpen horretan aldaketa honen aldeko Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen.

4. “Galar Zendean eskualdeko industria eremu bat (Eskualdeko 2. industria eremua) ezartzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala” izeneko planaren artikulu multzoa argitaratzea, aldatu baita espediente honen bidez; izan ere, artikulu bat gehitu da ibai ibilguen babesari eta korridore ekologiko gisa duten funtzionaltasunari buruz. Erabaki honen eranskinean agertzen da.

5. Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aplikazioa errazteko, sustatzaileak araudiaren testu bategina aurkeztuko du, testuan onetsi diren aldaketa guztiak bilduko dituena.

6. Nolanahi ere, obrak egiteagatik ukituta izan daitezkeen beste azpiegitura eta zortasunei dagokienez, edo obrak egitea baldintzatzen ahal duten azpiegiturei eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak behar diren baimen guztiak lortuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren erakundeetatik.

7. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira eta Nafarroako Larrialdietako Agentziara igortzea.

8. Erabaki hau Sustapen Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari, Iruñerriko Mankomunitateari, Galar Zendeako Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, halaber, ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Dena dela, administrazio publikoek aldez aurreko errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzenduta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 20an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

ARAUDIAREN ERANSKINA

–7. artikulua. Erabileren bateragarritasun taula. 7. artikuluko erabileren bateragarritasun taula aldatzen da, eta “Industriarako eta lorategietarako” erabilera orokorrari dagokion ilara ondoko honekin ordezten da:

ERABILERA OROKORRA

ERABILERA TOLERATUAK

ERABILERA
DEBEKATUAK

Industriarako eta lorategietarako

17. etxe-saila

Ikerketa

Bulegoak

Enpresa mintegia

Berdegune pribatu eta publikoak

Biltegiak

Merkataritzakoa, ostalaritzakoa

Aisialdikoa, kirolekoa

Aparkalekuak

Gainerakoa

–15. artikulua. Eredu-aprobetxamendua. 15. artikuluko bigarren taula aldatzen da, eta ondokoei dagozkien ilarak deuseztatzen dira:

  • P-1.1, P-1.2, 16 eta 18.
  • 9., 11. eta 15. etxe-sailak, guztira; industriarako eta lorategirako, guztira; lurzati industrialak, guztira; balioanitzak, guztira; lurzatiak, guztira (ilara horretan zutabe guztiak deuseztatzen dira, AU -guztira- izan ezik, mantentzen baita).

–15. artikulua. Eredu-aprobetxamendua. 15. artikuluko azken erabileren azaleren taula aldatzen da, eta ondokoei dagozkien ilarak deuseztatzen dira:

  • Lurzati industrialak.
  • Balioanitza pribatua.

–15. artikulua. Eredu-aprobetxamendua. 15. artikuluko azken lerroalde edo taula deuseztatzen da, udalari lagatzeari buruzkoa.

–15. artikulua. Eredu-aprobetxamendua. Ondoko ilarak 15. artikuluko bigarren taulari eransten zaizkio:

AZALERA

GEHIENEKO OKUPAZIOA OINPLANOAN

ERAIKIGARRITASUNA

PRIBATUA, ERABILERA PUBLIKOKOA. APARKALEKUA

PRIBATUA, ERABILERA PUBLIKOKOA. BERDEGUNEA

PRIBATUA

AU

LURZATI INDUSTRIALAK

1.1

3.582

2.276

2.845

602

201

503

3.059,40

1.2

3.275

2.015

2.519

599

204

457

2.711,20

1. ETXESAILA, GUZTIRA

6.857

4.291

5.364

1.201

405

960

5.770,60

9.6

3.605

2.135

2.669

560

490

420

2.859,80

9.7

4.120

2.135

2.669

640

560

785

2.932,80

(Industriarako erreserba) 11.0

1.657

1.013

1.266

140

15

489

1.414,40

11.1

8.194

6.382

6.382

689

230

893

6.560,60

15.4.1

22.438

10.350

11.178

2.146

1.229

8.713

13.086,20

15.4.4

25.901

13.721

13.721

6.581

726

4.873

14.695,60

(Industriarako eta lorategietarako) 17

12.088

5.408

7.350

3.200

3.480

0

18.375,00

ERABILERA ANITZEKO LURZATIAK

P-16

6.842

3.421

5.173

2.400

1.021

0

10.346,00

–15. artikulua. Eredu-aprobetxamendua. Ondoko lerroaldea gehitzen zaio 15 artikuluari, bukaeran:

Lurzati balioanitzetako aparkalekuen azalera eta industriarako eta lorategietarako azalera (erabilera publikoko azalera pribatua) gehienekoak dira eta, horren ondorioz, berdeguneen azalera (erabilera publikoko azalera pribatua) gutxienekoa izanen da.

–17. artikulua. Lurzatiketa. Ondoko lerroaldeak gehitzen zaizkio 17. artikuluari, bukaeran:

11.0 lurzatiak ez du eskatutako gutxieneko azalera, eta horregatik “industriarako erreserbaren” lurzati ez eraikigarria izanen da. Eraikigarri bihurtuko da automatikoki, eta kasu horretan soilik, ondoko lurzatiari atxikitzen bazaio eta eskatutako gutxieneko azalera badu. Hortik aurrera eraikigarria izanen da, planeamenduan zehaztutako baldintza eta erabilerekin.

Ondoko lurzatiari atxikitzeko ez da xehetasun azterketa eskatuko azken lurzatiaren lerrokadurak, azalera eta erabileren banaketa bi lurzatienen batuketa badira.

–36. artikulua. Aparkalekuak. 36. artikuluaren bigarren lerroaldeko parentesi arteko erreferentzia kentzen da: “...(“P-2: lurzoruaren erabilerak” eta” P-3: lerrokadurak” planoetan definitutakoa)...”.

Azken lerroaren ordez, honako hau onesten da:

Industriarako eta lorategietarako etxe-sailen lurzatiek aparkatzeko plaza bat izanen dute eraikitzen den 50 m²-ko tarte bakoitzeko.

–Ondoko artikulua eransten zaio araudiari, bukaeran: Artikulua berria. Zortasun aeronautikoak.

Aldaketa puntualaren eremuan sartzen diren eraikinek, instalazioek, bestelako jarduketek, eraikinen elementu guztiek (hala nola, antenek, tximistorratzek, tximiniek, aire girotuko ekipoek, igogailuen kaxek, kartelek eta apaingarrien akaberek), eraikin horietako edozein eranskinek, horiek eraikitzeko baliabide mekanikoek (garabiek, etab.), lurzoruaren aldaketek, objektu finkoek (zutoinek, antenek, aerosorgailuek eta haien palek, kartelek, etab.) eta bideen edo trenbideen galiboek ezin dituzte Iruñeko aireportuaren zortasun aeronautikoak urratu, salbu eta, AESA-Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren iritziz, egiaztatzen bada segurtasuna ez dela arriskuan jartzen, eta aireontzien operazioen erregulartasuna nabarmen ez dela ukitzen, 584/72 Dekretuan adierazitako salbuespenak salbuespen (gaur egun indarra duen testua). Eskualdeko 2. industria eremuaren UPSaren aldaketa puntualean (1., 11., 15., 16., 17. eta 18. etxe-sailak) jasotzen diren zortasun aeronautikoen planoetan irudikatuta daude Iruñeko aireportuaren zortasun aeronautikoak.

Eremu osoa zortasun aeronautikoek ukitutako inguru eta guneetan dagoenez, edozein eraikuntza, instalazio (zutabeak, antenak, airesorgailuak -palak barne-, eraikitzeko behar diren tresnak –eraikuntzako garabiak eta antzekoak barne–) edo landaketa egiteko, aldez aurretik AESA-Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren aldeko akordioa beharko da, 297/2013 Errege Dekretuaren bidez aldatutako 584/72 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluen arabera.

Zortasun aeronautikoei buruzko 584/72 Dekretuaren 10. artikuluaren arabera (297/2013 Errege Dekretuaren bidez aldatua), jarduerak mugatzen dituen zortasun bat ezarri da Iruñeko aireportuko zortasun aeronautikoen eremuko lurren proiekzio ortogonalaren barreneko eremuan, eta, horren indarrez, AESA-Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziak ahalmena izanen du eremu horren barreneko jarduerak debekatu, mugatu edo baldintzatzeko, aireko operazioetarako edo instalazio erradioelektrikoen funtzionamendu egokirako arriskutsuak badira. Aukerabide hori aipatutako jarduerak ezarri edo egitea ahalbidetzen duten lurzoruen erabileretara ere zabalduko da, eta, besteak beste, honako hauek hartuko ditu bere baitan:

a) Turbulentziak eragiteko moduko oztopoak eraikitzea behar duten jarduerak.

b) Argien erabilera (laser izpien emisoreak edo proiektoreak barne), arriskua sor badezakete edo nahastera edo huts egitera eraman badezakete.

c) Eremu handi eta oso islatzaileak erabiltzen dituzten jarduerak, itsualdiak eragin ditzaketelako.

d) Aerodromoaren mugimendu esparruaren inguruetan faunaren jarduera erakarri dezaketen jarduketak.

e) Ikusten ez diren irradiazio-iturrien ezarpena edo funtzionamendua dakarten jarduerak, edo objektu finko edo mugikorren presentzia dakartenak, aeronautikako komunikazio, nabigazio eta zaintza sistemen funtzionamendua oztopatu badezakete edo haiei kalte egiten ahal badiete.

f) Kea, lainoa edo aireontzientzat arriskugarria izan daitekeen beste edozer sortzen duten instalazioen ezarpena edo funtzionamendua dakarten edo errazten duten jarduerak.

g) Propultsio edo aireratze bideak erabiltzea kirol jarduerak edo beste edozein jarduera egiteko.

Aeronautikako instalazio erradioelektrikoen ohiko funtzionamendua nahasi dezaketen irradiazio elektromagnetikoak sor ditzakeen edozein emisore erradioelektriko edo beste edozein gailu instalatu ahal izateko, oztopoen muga gainditzen ez badute ere, Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren baimena beharko da, Zortasun aeronautikoei buruzko 584/72 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat. Zortasun aeronautikoak jabetza eskubideari jarritako lege mugak direnez haren gizarte funtzioa dela-eta, ondorio horretarako egiten diren ebazpenek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea sortuko dute, bakar-bakarrik, jadanik patrimonializatuta dauden eskubideak ukitzen direnean.

Salbuespenez, 297/2013 Errege Dekretuaren bidez aldatutako 584/1972 Dekretuaren 33. artikuluarekin bat, zortasun aeronautikoetan ezarritako mugak gainditzen dituzten eraikin edo instalazioak eraikitzea baimendu daiteke, baldin eta, AESAren iritziz, egiaztatzen bada segurtasuna ez dela arriskuan jartzen eta aireontzien operazioen erregulartasuna nabarmen ez dela ukitzen, edo beste objektu batek pantaila baten erara eragiten diola. Ondorio horietarako, jarduketa berrien sustatzaileek segurtasun aeronautikoaren azterlan bat aurkeztu ahal izanen dute.

–Ondoko artikulua eransten zaio araudiari, bukaeran: Artikulu berria. Ibai ibilguen babesa eta haien funtzionaltasuna korridore ekologiko gisa.

Ibilguen inguruan ezin da pilatu inolako eraikuntza materialik edo hondakinik. Orobat, makinak ezin dira zirkulatu ibilguetatik.

Urbanizatzeko proiektuak ibai ibilguak babesteko neurri egokiak izanen ditu; betiere, aurrekoak gutxienez.

Iragarkiaren kodea: F1507864