108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 6266/2014 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioagatiko 6266/2014 prozedura bideratzen ari dela eta absoluzio-epaia eman dela (eskura dago bulego hauetan); epai hori ez da irmoa, eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Eta Ana Mercedes Reyes Marteri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 8an.–Idazkari judiziala, Luis Jiménez Alonso.

Iragarkiaren kodea: J1507301