108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako HAPOko 8. eremuko A.R. 8B, U.E. 39 unitateko 15C-1 lurzatia banantzeko xehetasun azterlanean. Jendaurreko aldia

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2015eko maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat, Tuterako HAPOko 8. eremuko A.R. 8B, U.E. 39 unitateko 15C-1 lurzatia banantzeko xehetasun azterlanekoa (katastroko 32. poligonoko 332. lurzatia, Canal de Mañeru kalearen eta Zaragozako errepidearen artean); halaber 2005eko aurreko xehetasun azterlanean ezarritako lerrokaduren aldatzea eta 15C-1 lurzatia bi lurzatitan banantzea: 15C-1a lurzatia, orain dagoen eraikuntza hartuko lukeena, eta 15C-1b lurzatia, eraikin berri bat altxatzea ahalbidetuko lukeena, David Malo Baguer-ek sustatua, Inmuebles La Barrena SLren izenean, Vaillo & Irigaray y Asociados SLP Arquitectos enpresak prestatutako proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko bertze toki batzuk: Udalaren iragarki oholean eta web orrian (www.tudela.es).

Espedientea Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udaleko Erregistro orokorraren bidez. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (38.4 artikulua) onarturiko edozein baliabide erabil daiteke horretarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1507934