108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eskudantziak bereganatzea

Ikusita Alkatetzaren 2015eko urtarrilaren 13ko dekretua, legez Alkatetzarenak diren zenbait eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dituena.

Aldi honetan –datorren igandean, maiatzaren 24an, udal hauteskundeak izanen direlarik– Udalbatza berria ekainaren 13an eratu arte, herritarrak ukitzen dituzten udal aferak ebazteko eraginkorragoa denez Alkatetzak ebazpenak ematea, Tokiko Gobernu Batzarra bildu arte itxaron gabe,

Eta Alkatetzaren eskumena denez eskuordetzei eustea edo ez eustea, edo horietako batzuk bereganatzea,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren 2015eko urtarrilaren 13ko dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren gain utzitako eskudantzia hauek neureganatzea:

–Kudeaketa ekonomikoa garatzea onesten den aurrekontuari jarraikiz; gastuak xedatzea bere eskumenen esparruan, hau da 40.000 eurotik goiti, eta ordainketak agindu eta kontuak ematea; hori dena Toki Ogasunak arautzen dituen Legean xedatuarekin bat.

–Planeamendu orokorra garatzeko bitartekoen onespenak, betiere Osoko Bilkurak berariaz esleituak ez baditu, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako bitartekoen onespena ere.

–Obren proiektuak eta zerbitzuak onestea, kontratazioa egin edo emateko eskumena duenean eta aurrekontuan aurreikusita daudenean.

–Ondasun eta eskubideak erostea eta ondarea besterentzea, zenbatekoa ez bada baliabide arrunten %5 baino gehiago.

Eta, horren ondorioz, toki araubideko egungo araudiak Alkatetzari ematen dizkion eskumenak hartzea.

Bigarrena.–Ebazpen honetako bereganatzeak, ematen den eguneko datatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Udalbatzari, eginen duen hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Hau igortzea Zerbitzu Orokorren alorrera, Hirigintza Zerbitzuen alorrera, Zerbitzu Ekonomikoen alorrera, Zerbitzu Soziokulturalen alorrera, Hiritar Babespen alorrera, Idazkaritza Nagusira, Kontu-hartzailetzara, Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2015eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1507894