108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

4. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuan 4. aldaketa egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2015eko apirilaren 29an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1508392