108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Desafektazioa, herrilurretako lurzatien erabilpena lagatzeko

Azkoiengo Udalak, 2015eko maiatzaren 20an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1.–Hasiera batean onestea desafektazioa, 5. poligonoko herrilurretako 260. lurzatiko 1.282,87 m²-ren erabilera lagatzeko ("La Ladera" izeneko alderdian, Azkoiengo herrilurren baitan), gune zoologikoaren jarduerarako etxola paratzeko (zakurtegia).

2.–Erabileraren lagapena arautuko duten baldintzak onestea, erabaki honen eranskinean baitaude.

3.–Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. 2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalera, behin betiko baimena emateko.

Azkoienen, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1507899