108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lakuntza karrikako 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko plan berezia. Behin betiko onespena.

Iruñeko Udalak, 2015eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-MAY-15 (5/CU).

«Lakuntza karrikako 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko plan berezia hasiera batean onetsi ondoan (JOB 6/UV, 2015-03-10ekoa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea Lakuntza karrikako 2, 4, 6, 8 eta 10 zenbakietan igogailua paratuz oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, José Arauzo Muñozek sustaturik Lakuntza karrikako 4ko jabeen elkartearen izenean.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

ARAUDIA

Testu bategina

0. artikulua. Araudi honen irismena.

Araudi honek osatu egiten du eta ez du baztertzen araudiko hamargarren atala (Igogailuak paratzeko arauak).

1. artikulua. Lerrrokadurak eta altuerak.

Gehieneko lerrokadurak antolamenduko o01 eta o02 planoetan adierazitakoak dira; beheko solairuari eta goiko solairuei eta etxebizitzen bi motei dagozkie.

Igogailua jartzeko beharrezkoa den bolumen berriaren gehieneko garaiera izanen da eraikinaren azken solairura sartzeko behar dena eta igogailutik ateratzeko behar den azalera jasotzen duena.

2. artikulua. Materialak.

Bolumen berriaren kanpoko itxitura honako material hauekin eginen da:

–Xaflazko itxitura.

–Beira.

–Aluminio lakatua.

3. artikulua. Urbanizazioa.

Partikularren bizkar eginen dira urbanizatzeko behar diren lan guztiak. Araudi grafikoari jarraikiz eginen dira.

Udal instalazioei eta haien erregistroei eragiten bazaie, instalaziorako behar den okupazio eremutik kanpora aterako dira horiek guztiak, edozein motatakoak izanik ere. Partikularren bizkar eginen dira lan horiek ere.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1507892