108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

376/2015 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Justizia Administrazioko kudeaketa prozesal eta administratiboko, tramitazio prozesal eta administratiboko eta laguntza judizialeko kidego eta eskaletako funtzionarioentzako lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketarako deialdia egiten duena.

Justizia Administrazioan kudeaketa prozesal eta administratiboko, tramitazio prozesal eta administratiboko eta laguntza judizialeko kidego eta eskaletan lanpostu huts orokorrak daude. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen lurraldean bertako aurrekontutik finantzatzen dira. Bidezko da horietarako lekualdatze lehiaketarako dei egitea, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. tituluan, eta Justizia Administrazioko funtzionarioen sarrerari, haien lanpostuak betetzeko moduari eta haien lanbide igoerari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta hurrengoetan eta xedapen indargabetzaile bakarrean xedaturikoarekin bat (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

Hori guztia kontuan hartuz, Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiak I. eranskineko zerrendako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia egitea erabaki du, honako oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehena.–Eskatzen ahal diren lanpostuak.

1. Parte hartzen duten funtzionarioek I. eranskineko lanpostuetako edozein eska dezakete, baldin eta deialdi honetan eskatzen diren baldintza orokorrak eta baldintza zehatzak betetzen badituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako, eta guztiei eusten badiete lehiaketa behin betiko ebatzi arte, destinoko herria dela-eta mugarik izan gabe.

2. Lanpostu hutsei identifikazio bana emanen zaie, auzitegiko organoaren hurrenkera zenbakia hain zuzen. Auzitegiko organoaren hurrenkera zenbakia eskatuta, ulertzen da organo horretan dauden eta hurrenkera zenbaki horretarako iragarri diren kidegoko lanpostu huts guztiak eskatzen direla, bai eta prozesuaren ondorioz sortutakoak ere, iragartzen badira.

Melillako Prozeduraren Antolaketako Zerbitzu Erkideari dagokionez, han destinoa eskuratzen duten funtzionarioak behin-behinekoz atxikirik geldituko dira, zerbitzuaren beharren arabera, bulego judizial berriaren bestelako edozein lanposturi, aipatu zerbitzu erkidea abian jarri arte.

3. Lehiaketa hau ebaztearen ondorioz hutsik gelditzen diren lanpostuak ere eskatzen ahalko dituzte, eskainitako lanpostuei gehituko baitzaizkie prozesuaren ondoriozko lanpostu gisa, non ez diren amortizatu nahi, plantilla organikoa aldatu edo langileak birbanatu edo berrantolatzeko proiektua dela eta, edo auzitegiko organo batek atxikia duen langile hornidura gainditu bada, funtzionario titular bat edo gehiagorekin, kasu horretan ez baita prozesuaren ondoriozko lanposturik iragarriko kasuan kasuko kidegoari dagokionez. Ezin dira eskatu lanpostu bati behin-behinekoz atxikita dauden funtzionarioek uzten dutenak, deialdian parte hartu eta lanpostu bat behin betiko lortu ondoren. Lanpostu hutsak eta ondoriozkoak tarteka eska daitezke.

Prozesuaren ondoriozko lanpostu izaerarekin soilik iragartzen diren lanpostuek ere auzitegiko organoaren hurrenkera zenbakia izanen dute. Organo judizialaren hurrenkera zenbakia eskatuta, dagokion kidegoko hurrenkera zenbaki horretarako prozesuaren ondorioz hutsik gera daitezkeen lanpostu guztiak ere eskatzen direla ulertzen da. Salbuespena izanen da Ceutako eta Melillako Prozedura Antolaketako Zerbitzu Erkidea, non hurrenkera zenbaki bakoitza prozesuaren ondoriozko lanpostu bati dagokion.

Lehiaketaren ondoriozko lanpostu hutsak eskatzeko eskubidea erabili ahal izan dadin, ebazpen hau argitaratzen den egunetik hasi eta eskaerak aurkezteko epea amaitu bitarte, Ministerioarenweb orrian (www.mjusticia.gob.es), Departamentuko Lurraldeetako Gerentzietako iragarki oholetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak hartzeko eskumena duten autonomia erkidegoetako departamentu eskudunetan ikusgai jarriko da zerrenda bat, hain zuzen ere Justizia Administrazioan deialdiaren xede diren lanpostuen izaera bereko organo judizialen, fiskalen eta zerbitzuetakoen zerrenda, eskatzen ahal direnena, organo horien hurrenkera zenbakia adierazirik.

Parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute beren eskabidean zehazten dituzten deialdiko hurrenkera zenbakiak lehiaketa horretarako argitaratu direnekin bat datozela, bai I. eranskinean bai ondoriozko lanpostuetan, beste lehiaketa batzuetako kodeak saihesteko.

4. Zenbait lanpostutan agertzen diren EAI siglek esan nahi dute organo judizial horiek, arlo zibileko eta zigor-arloko eginkizunekin batera, emakumeen aurkako indarkeriaren gainekoak ere hartuko dituztela beren gain, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2005eko ekainaren 22an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz (2005-6-28ko EAO). Hona hemen Izena eta ATP zutabeetako gainerako siglen esanahia: BL (biktimentzako laguntza); E (espetxea); DB (dedikazio berezia); GU (guardiak); OB (ordutegi berezia); AM (auzitegiko medikuntza).

5. Orokorra nahiz ondoriozko lanpostuetarako den lehiaketa honetan, lanpostu hutsak eta ondoriozkoak kontuan hartuz eskatzen ahal den auzitegiko organoen gehieneko kopuruak ezin izanen du 200 hurrenkera zenbakia gainditu, ulerturik hurrenkera zenbaki bakoitzak auzitegiko organoaren lanpostu guztiak hartzen dituela, bai lanpostu hutsak bai, horrelakorik bada, ondoriozkoak ere. Muga hori abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 42. artikuluak baimentzen duen ahalmenarekin bat ezartzen da, lehiaketa arintzeko, funtzionario askok hartuko baitute parte, eta hiru kidego edo eskalak ukitzen dituen lehiaketa orokorra denez, Justizia Ministerioak eta langileak eta baliabideak eskualdatuak dituzten autonomia erkidegoek izenpetutako esparru hitzarmenean xedaturikoarekin bat.

6. Ez da inolako aldaketarik onartuko egindako destino eskaeran, ez eta lehiaketan parte hartzeari uko egitea ere behin eskabideak aurkezteko epea iraganik. Ez da onartuko, era berean, lehiaketa behin-behinekoz edo behin betiko ebatzi ondoren, lortutako destinoari uko egitea, alegatutako inongo arrazoirik dela eta, ez eta lehiatzaileak huts egin izanagatik eskaeraren hurrenkera zenbakia betetzean eta, beraz, lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute eskatzen diren deialdiko hurrenkera zenbakiak bat datozela zehatz-mehatz eskainitako auzitegiko organoen izenekin.

7. Salbuespen gisa, lanpostu huts edo prozesuaren ondorioz sortutako lanpostu gisa agertzen den baten bat kentzen ahalko da, hori egitera behartzen duen gorabeherarik gerora sortuz gero.

8. Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde esparruko epaitegi barrutiren bateko jurisdikzio banaketa gertatuz gero, banaketak ukitutako lanpostuak, deialdi honen I. eranskinean adierazitakoak, eta horien ondoriozkoak, izen berriko auzitegiko organoei buruzkotzat joko dira.

Bigarrena.–Parte hartzeko betebehar eta baldintza orokorrak.

1. Justizia Administrazioko kudeaketa prozesal eta administratiboko, tramitazio prozesal eta administratiboko eta laguntza judizialeko kidego edo eskaletako funtzionarioek hartzen ahalko dute parte lehiaketan eta kidego horietako organo judizialetako lanpostu hutsak eskatu, beren egoera administratiboa edozein izanik ere, salbu aurreko lehiaketetan destinoa lortuta esleitu zitzaien destinoaz jabetu ez zirenek izan ezik. Halaber, ezin izanen dute parte hartu etendura irmoa jasan dutenek, etendurak iraun bitartean, eta nahitaez lekualdatzeko zehapena jasan dutenek, urte batetik hirura bitarteko epean, hutsegitea larria edo oso larria izatearen arabera, destinoa zehapena ezarri zitzaien leku berean izanez gero. Epeak abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43.2.c) artikuluarekin bat kontatuko dira.

Jarduneko zerbitzuan dauden funtzionarioek egoera hori mantendu behar dute lehiaketa behin betiko ebatzi arte. Zerbitzu berezietako egoeran edo ahaideak zaintzeko borondatezko eszedentzian daudenei, gordetako lanpostuan berriz sartzen badira, ez zaie eragotziko lehiaketan parte hartzea. Zerbitzu berezietako egoerara edo ahaideak zaintzeko borondatezko eszedentziara pasatzen diren jarduneko funtzionarioak ere ez dira baztertuko. Funtzionario horiek, aipatutako edozein egoeratan, lehiaketan parte hartzetik baztertuko dira, baldin eta, lehiaketa ebazteko prozesuan, borondatezko eszedentzian hasten badira sektore publikoan zerbitzuak emateagatik, norberaren aferengatik edo familia biltzeagatik.

Ordezko idazkari aritzeagatik borondatezko eszedentzian den funtzionario batek bere lanpostura itzultzeko lehiaketan parte hartzen badu eta, lehiaketa prozesuan, Kudeaketa kidegora atxikitzen bada behin-behinekoz, haren administrazio egoera ez da aldatutzat joko, 1. puntuaren lehen oinarrian aurreikusitako ondorioetarako. Ez da baztertuko, ezta ere, administrazio egoera aldatzeagatik Kudeaketa kidegora behin-behinekoz atxikitako funtzionarioa, ordezko idazkari aritzeagatik borondatezko eszedentzian izandakoa, baldin eta, eskaerak aurkezteko epea igarota, ordezko idazkari izendatzen badute berriro.

2. Kudeaketa, Tramitazio eta Laguntzako kidego edo eskaletako funtzionarioek jardunean daudeneko kidego edo eskala bererako parte hartzen ahalko dute, baldin eta, eskaerak aurkezteko azken egunean, bi urteko epea igaro bada funtzionarioak abiaburuko kidego edo eskalako azken behin betiko destinoa esleitu zion lekualdatze lehiaketa deitzeko ebazpena eman zenetik, betiere destino horretatik hartzen badu parte, edo behin betiko destinoa esleitu zion ebazpena eman zenetik, funtzionario berrien kasuan. Urteak zenbatzeari begira, lehenengo urtea izanen da kasuan kasuko ebazpenak eman ziren urte naturala, zein egunetan eman ziren kontuan hartu gabe, eta bigarren urtea izanen da hurrengo urte naturala (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 art.).

3. Jardunera behin-behineko atxikipenaren bidez itzultzen diren funtzionarioak (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.c) artikulua), baldin eta behartuta badaude lehiaketetan parte hartzera indarra duen legediarekin bat, oinarri honen 2. atalean ezarritako aldi bateko mugapenetik kanpo egonen dira. Orobat, haiek atxikita dauden probintziako beren kidego edo eskalako lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, hutsak nahiz iragartzen diren balizko ondoriozkoak. Behin-behinekoz atxiki ondoren egiten den lehen lehiaketan parte hartzen ez badute, beren interes partikularrengatik borondatezko eszedentzian daudela erabakiko da. Atxikipenaren probintzian lanposturik egonda, baten batek lanpostu guztiak eskatzen ez baditu, edo lanpostuak beste probintzia batean eskatzen baditu eta ez badu destinorik eskuratzen, behin betiko esleituko dio lanpostu bat eskumena duen autonomia erkidegoko organo eskudunak edo, zein ministeriori dagoen atxikita, haren esparrukoak, behin-behineko atxikita dagoen probintziaren esparruan, eta, hala ez bada, autonomia erkidegoaren esparruan.

Behin betiko destinorik lortzen ez badute eta behin-behinekoz betetzen zuten lanpostua betetzen bada, behin-behinekoz atxikiko zaizkio berriz lanpostu huts bati, lanpostu hutsak lehiaketarako zein probintzia edo lurralde esparrutan bildu diren, horko edozein bulego judizial edo destinoko zentrotan. Hurrengo lehiaketan behin betiko destinorik lortzen ez badu, behin betiko esleituko zaio lehiaketa horretan edozein lurralde esparrutan hutsik gelditzen diren lanpostuetatik edozein (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 69. art.). Eskabidearekin batera, egun jardunean dauden lanpostuari behin-behinekoz atxikitzeko egindako F1R agiriaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.

4. Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506.d artikuluan ezarritako borondatezko eszedentzia egoeran (sektore publikoan zerbitzuak emateko eszedentzia) dauden funtzionarioek ez dute inolako denbora mugarik izanen egoera horretan zein kidegotan dauden, bertara lanera itzultzeko.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzeko abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoren 506. artikuluko e) eta f) letretan ezarritako borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek (familia elkartzeak eta interes partikularrak eragindako eszedentziak) lehiaketan parte hartu ahal izateko, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, bi urte iraganak izan behar dituzte gutxienez egoera horretan deklaratu ziren datatik.

5. Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan (abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatua) xedatuaren babesean, ahaideak zaintzeko eszedentzian dauden funtzionarioek parte hartzen ahalko dute lehiaketan abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako bi urteak iragan badira.

6. Behin betiko gabeturik daudenek, betiere behin-behinekoz atxikirik badaude (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.e) artikulua), lehiaketa honetan parte hartu beharko dute behin betiko lanpostua lortzeko. Lehiaketan parte hartzen ez badute edo eskatutako lanpostua eskuratzen ez badute, bidezkoa bada, atxikirik dauden lurralde esparruan, beste lehiatzaileei esleitu ez zaizkienetako bat emanen zaie behin betiko.

7. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko funtzionarioek, behin-behinekoz atxiki badira, baita, ordezko idazkari izateari uzteagatik, eskaerak aurkezteko epearen barruan atxikita izan badira ere, lehentasunezko eskubidea izanen dute atxikiak dauden herriko lanpostu orokorrak betetzeko, lehiaketara lehen aldiz ateratzen direnean, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 70.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta ez dute lehentasuna galduko, eskaerak aurkezteko epearen barruan ordezko idazkari izendatzen badituzte berriro. Lanpostu horietara heltzerik ez badute, beste funtzionario batzuek ere lehentasunezko eskubidea izan eta lortu dituztelako, behin-behineko atxikipen egoeran segituko dute, harik eta, hurrengo lehiaketetan parte hartu eta atxikirik dauden herriko lanpostu huts guztiak eskatu ondoren, behin betiko lanpostu bat esleitzen zaien arte.

Zehaztutako lehentasuna eskatu ezean, lehiaketan parte hartu ezean edo bere atxikipeneko herriko lanpostu huts guztiak (I. eranskinekoak) eskatu ezean, behin-behineko atxikipeneko lanpostua iragarririk ez badago ere, eta, horren ondorioz, lanpostua eskuratu ez badute, eskumena duen autonomia erkidegoko organo eskudunak edo bere atxikipeneko ministerioaren esparrukoak behin betiko destinoa emanen die esleitu gabeko edozein lanpostutan.

8. Funtzionario batek uko egiten badio berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librez lortutako lanpostu bati (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.a) artikulua), edo izendapen libreko postutik kentzen badute (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 62. artikulua), eta lanpostu batean behin-behinekoz aritzea esleitu bazaio, lehentasunezko eskubidea izanen du, lehiaketara lehen aldiz ateratzen denean, kargua utzi zuenean lan egiten zuen herrian berean lanpostu orokor bat betetzeko, eta herri horretan deitzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko ditu, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 54. eta 62. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badu, behin betiko esleituko zaio esleitu gabeko edozein lanpostu.

9. Herrirako lehentasunezko eskubidearen arautzea, oinarri honen 7. eta 8. puntuetan adierazitakoa:

9.1. Lehentasunak herri bateko hurrenkera zenbaki huts guztiak hartzen ditu, baina horrek ez du esan nahi eskabidean interesdunak eskatutako lehentasun hurrenkerako lehen zenbakia esleituko denik, baizik eta arauak ezartzen duela eskubide hori duen lehiatzaileak destinoa lortuko duela herri zehatz batean lanpostu hutsen artean iragarritako edozein hurrenkera zenbakitan, hurrengo puntuetan adierazten diren zehaztasunekin; horrexegatik, eskubide horretaz baliatzeko, lehentasuna zein herritan erabiltzen den, bertan eskaintzen diren I. eranskineko hurrenkera zenbaki huts guztiak eskatu beharko dituzte nahitaez, eta eskaera horiek bildu eskabideko lehentasun hurrenkerako lehen zenbakietan, eta horien atzetik ordenean jarri lehentasunik gabe eskatutako gainerako hurrenkera zenbakiak, eta horien artean eskatu ahal izanen ditu, nahi izanez gero, prozesuaren ondorioz sortutako gainerako hurrenkera zenbakiak, lehentasuna baliatzen duen herrikoak. Halaber, eskabidean eskatu beharko dute, P-1 atalean atxikirik dauden destinoko herria adierazita, eta lehentasun hori frogatzen duten agirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu (behin-behineko atxikipena, jabetza akta).

9.2. Bere puntuazioarekin, lehentasuna zer herritarako erabili den, herri horrexetan eskaturiko deialdiko hurrenkera zenbakiren batean destinorik lortzen ez badu eta lehentasuna eta herri bererako puntu gehiago dituen beste funtzionariorik ez bada, puntu gutxien dituen lehiakideak lorturiko I. eranskineko herri horretako hurrenkera zenbakia esleituko da. Lehiakide batzuen artean berdinketarik bada, mailako zenbakiaren arabera erabakiko da. Horrek zenbaki hurrenkera horretan destinoa lortzeko eskubidea galduko du, baina parte hartzeko eskaerako gainerakoak aukeratzen ahalko ditu.

9.3. Lehentasunezko eskubidea ezin izanen da erabili honako baldintza hauek betetzen ez badira: kasuan kasuko herriaren I. eranskinean diren deialdiko hurrenkera zenbaki huts guztiak eskabideko lehentasun hurrenkerako lehen zenbakietan eskatzea; eskabide ereduko P-1 atalean berariaz agerraraztea lehentasuna zer herritarako erabili nahi duen; eta, 9.1 puntuan adierazitako agirien fotokopia konpultsatuak aurkeztea.

10. Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.f) artikuluak eta 72. artikuluko 2. atalak aipatzen dituen funtzionarioek, birgaituak eta behin-behinekoz atxikiak baitira, deitzen den lehen lekualdatze lehiaketan hartu beharko dute parte, lanpostu bat eskuratze aldera. Lehiaketan parte hartzen ez badute edo eskatutako lanpostua eskuratzen ez badute, bidezkoa bada, edozein lurralde esparrutan, beste lehiatzaileei esleitu ez zaizkienetako batean emanen zaie behin betiko destinoa.

11. Otsailaren 16ko 249/96 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Justizia Administrazioko ofizial, laguntzaile eta agenteen kidegoetako Erregelamendu Organikoaren 52. artikuluan jasotako baliabideen berrantolamendua dela-eta lanpostua nahitaez esleitu zaion funtzionarioak zilegi du lekualdatze lehiaketetan parte hartzea, baita legeak eskatzen duen urtebeteko epea amaitu ez bada ere. Horrez gain, lehentasun-eskubidea izanen du, behin bakarrik, zentro bereko beste lanpostu bat eskuratzeko, halakorik eskaintzen bada lehiaketa arruntean eta bertan parte hartzen badu (otsailaren 16ko 294/96 Errege Dekretuaren 51. artikulua).

Eskubide horretaz baliatzeko honako zehaztasun hauek kontuan hartu beharko ditu:

Lehentasun hori lantokiko zein lanpostutarako baliatu nahi duen, lanpostu horiexek eskatu bere eskaerako lehentasun hurrenkerako lehen lekuetan.

Lehentasunaz baliatzeko zein lantoki eta herri hautatu dituen, haiexek adierazi V-3 eskabide ereduko P-2 atalean.

P-2 atalean adierazten diren lantoki eta herrirako egin zen nahitaezko izendapenaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

Aurreko hiru lerroaldeetan zehaztutako jarraibideei kasu egin ezean, galdu eginen du, lehiaketa honetarako, 52.c) artikuluak aitortzen dion lehentasunezko eskubidea.

12. Lanpostua nahitaezko berresleipen prozesuaren bidez (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 67. artikulua) esleitua duen funtzionarioak lekualdatze lehiaketetan parte hartzen ahalko du, nahiz eta erregelamendu beraren 46.1 artikuluan ezarritako legezko epea bukatu ez. Era berean, lehentasun eskubidea izanen du abiaburuko destinoko zentroan lanpostua lortzeko zentro horretako lanpostu orokorrak eskaintzen diren lehen lehiaketan.

Eskubide horretaz baliatzeko honako zehaztasun hauek kontuan hartu beharko ditu:

Lehentasun hori lantokiko zein lanpostutarako baliatu nahi duen, lanpostu horiexek eskatu bere eskaerako lehentasun hurrenkerako lehen lekuetan.

Lehentasunaz baliatzeko zein lantoki eta herri hautatu dituen, haiexek adierazi V-3 eskabide ereduko P-2 atalean.

P-2 atalean adierazten diren lantoki eta herrirako egin zen nahitaezko berresleipeneko izendapenaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

Aurreko hiru lerroaldeetan zehaztutako jarraibideei kasu egin ezean, galdu eginen du, lehiaketa honetarako, 67. artikuluak aitortzen dion lehentasunezko eskubidea.

13. Berariazko lehiaketa bidez edo izendapen librearen bidez lanpostu berezi bat betetzen ari diren funtzionarioek lehiaketa honetan parte hartzen ahalko dute, lanpostu horretan gutxienez urtebete egin badute, jabetza hartu zuten egunetik hasita (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 54. edo 62. artikulua).

14. Funtzionarioak eskaturik lortutako destinoak uko egin ezinezkoak direnez, lekualdatze lehiaketaren ondorioz zerbitzura itzultzen denak destinoa lortzen badu, besterik gabe eszedentzian geldituko da jardunean zegoen kidegoan. Dena dela, funtzionario batek lanpostua berariazko lehiaketa bidez lortu badu, hari uko egiten ahalko dio, jabetza hartzeko epea amaitu baino lehen, behin betiko destinoa lortzen badu lehiaketa honetan; halakoetan, interesdunak organo dei-egileari jakinaraziko dio. Jakinarazi ezik, funtzionarioak esleitutako lehen destinoan hartuko du jabetza, abenduaren 7ko 1451/2005 EDren 53. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Berariazko lehiaketaren ebazpena lehiaketa arruntaren behin betiko ebazpena baino lehen ematen bada, baita jabetza hartzeko epea igaro ondoren ere, ukitutako funtzionarioak berariazko lehiaketan lortutako destinoaren jabetza hartu beharko du, eta ez du aukerarik izango lehiaketa arruntean. Berariazko lehiaketaren ebazpena lehiaketa arruntaren ebazpena eman ondoren ematen bada, baita jabetza hartzeko epea igaro ondoren ere, ez du aukerarik izango berariazko lehiaketan.

Hirugarrena.–Baremoak.

Merezimenduak honela baloratuko dira: lanpostuak esleitzeko, antzinatasuna baloratzeko baremoari jarraikiz (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren Art.48.1.a) artikulua); eta autonomia erkidegoetako berezko hizkuntza ofizialaren ezagutza, artikulu horren b) letran ezarritakoaren arabera.

1. Antzinatasuna.

Parte hartzen den kidegoan edo eskalan karrerako funtzionario gisa benetako zerbitzuetan emandako urte oso bakoitzeko bi puntu emanen dira, eta denbora tarte txikiagoak proportzionalki baloratuko dira (0,00555556 puntu eguneko). Hilabeteak 30 egunekoak izanen dira, eta gehienez 60 puntu eskuratzen ahalko dira.

2. Autonomia erkidegoko bertako hizkuntza ofiziala hitz egiten eta idazten jakitea:

Nafarroako Foru Komunitatean, abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5. artikuluan ezartzen diren eremu euskaldunean eta mistoan, ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretuan (2009ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 3koa) eta irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa) ezarritakoari jarraikiz, euskaraz mintzatzen nahiz idazten jakiteak, maila bakoitza gainditu izana behar bezala frogatuta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak edo baliokideak luzatutako ziurtagiriaren bidez, gehienez ere, eta ondorio hauetarako soilik, 12 puntu bitarte eskuratzeko eskubidea ematen du, honela frogatutako ezagupenen mailaren arabera:

1.–3. mailako ziurtagiria edo baliokidea: lau puntu.

2.–4. mailako ziurtagiria edo baliokidea: zortzi puntu.

3.–5. mailako ziurtagiria edo baliokidea: hamabi puntu.

Hizkuntzaren ezagutza frogatzeko agiriak fotokopia konpultsatuak izanen dira. Baldintza hori betetzen ez dutenak ez dira aintzat hartuko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean baloratuko dira merezimenduak. Lehiatzaileak hainbat mailatako tituluak baldin baditu, goragoko mailakoa bakarrik baloratuko da.

Laugarrena.–Eskabide ereduak eta eskaerak aurkezteko epeak.

1. II. eranskina. V-1 laukia: Kudeaketa prozesal eta administratiboaren, tramitazio prozesal eta administratiboaren eta epaileen laguntzaileen kidego eta eskaletako lanpostuetan behin betiko destinoa duten funtzionarioek, zerbitzu berezietan daudenek eta ahaideak zaintzeko eszedentzian daudenek -eta lanpostua Estatuan gordea dutenek, eskumenak eskualdatu gabe duten lurraldeetan- ebazpen honen II. eranskinean ageri den V1 ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute, behar diren atal guztiak beteta, deialdi hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun naturaleko epean. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiari zuzendu behar zaio, helbide honetara: Iratxeko Monasterioa, 22. 31011 Iruña 31011 Iruña.

Destinoa Euskadin, Katalunian, Galizian, Valentziako Erkidegoan, Kanarietan, Andaluzian, Nafarroan, Madrilen, Kantabrian, Aragoin, Asturiasen eta Errioxan duten funtzionarioek, lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuetan interesik badute, gaur egun destinoa duten autonomia erkidegoko justizia departamentuari aurkeztu beharko diote eskaera.

2. II. eranskina. V-2 laukia: Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatu zuen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506.d) artikulua dela-eta Kudeaketa, Tramitazio eta Laguntzako kidego eta eskaletan eszedentzian dauden eta destinoa Justizia Administrazioko edo beste administrazioetako beste kidego edo eskaletan duten funtzionarioek, baldin eta lehiaketa honetako lanposturik eskatu nahi badute, V-2 eredua erabiliko dute, ebazpen honen II. eranskin gisa ageri dena. Eskatzen zaizkien atal guztiak bete beharko dituzte, eta EAOn argitaratu eta ondoko 10 egun naturaleko epean Justizia Ministerioaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Bolsa kalea, 8, 28012 Madril), helbide honetara bidaliz:

Justizia Ministerioa - Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusia - Lehiaketa Atala - San Bernardo kalea, 21 (28015 Madril).

3. II. eranskina. V-3 laukia: Ondoko egoeretako edozeinetan dauden eskatzaileak:

–Familia elkartzeagatik edo interes partikularragatik borondatezko eszedentzian daudenak.

–Behin betiko etenalditik lanera itzultzeagatik behin-behineko atxikipena dutenak.

–Birgaitua izateagatik behin-behineko atxikipenez lanera itzuli direnak.

–Jarduneko zerbitzura itzultzeagatik behin-behineko atxikipena duten parte-hartzaileak (lanpostua gordeta izan gabe).

–Izendapen librez lortutako lanpostuari uko egitearen edo lanpostua uztearen ondorioz edo berariazko lehiaketa bidez lortutako lanpostuari uko egitearen ondorioz behin-behineko atxikipena dutenek.

–Ordezko idazkari izateari uzteagatik behin-behineko atxikipenez lanera itzuli direnak.

–Otsailaren 16ko 249/96 Errege Dekretuaren 52.c) artikuluaren araberako langileen berrantolamenduan sartuta daudenek edo abenduaren 7ko 1451/2012 Errege Dekretuaren 67. artikuluaren araberako nahitaezko berresleipena dutenek.

Beren eskabidea aurkeztuko dute, ebazpen honen II. eranskineko V-3 laukia seinalatuz eta eskatzen zaizkien atal guztiak betez, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 10 egun naturaleko epean, Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Bolsa kalea, 8, 28012 Madril), helbide honetara zuzendurik:

Justizia Ministerioa - Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusia - Lehiaketa Atala - San Bernardo kalea, 21 (28015 Madril).

4. Eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igor daitezke. Argibide gisa adierazten da Estatuko Administrazio Orokorraren erregistro bulegoen zerrenda eguneratuta dagoela www.administracion.gob.es/Encuentra tu oficina/Oficinas de Registro delako web orrian, eta bertan kontsulta egin daiteke lehiaketan parte hartzeko eskaera aurkezteko.

Posta bulegoetan aurkezten direnak honako bi modu hauetako baten bidez bidaliko dira:

a) Posta arruntaren bidez, eta kasu horretan Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean, Justizia lurraldeko gerentziakoan nahiz eskumen horiek transferituak dituen autonomia erkidegoko justizia departamentukoan izan beharko dute sarrera emana, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

b) Posta ziurtatuaren bidez, eta kasu horretan gutun-azal irekian aurkeztu behar dira posta-bulegoetan, han diharduen funtzionarioak data eta zigilua ezar diezazkien bidali aurretik. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek posta-bulegoko zigilua duen eskabidea bidali behar dute, horiek aurkezteko epea bukatu eta gero ez baita beharkizun hori betetzen ez duen eskabiderik onartuko, nahiz eta gero zigilua jarri izana frogatu.

5. Interes partikularrengatik borondatezko eszedentzian direnek administrazio publikoetatik bereiziak ez izanaren aitorpena erantsi behar diote beren eskabideari.

Zerbitzuak sektore publikoan emateagatik borondatezko eszedentzian daudenek Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 506.d) artikuluari jarraikiz, lehiaketan parte hartzeko eskabideari eginkizunetan aritzeko gabetze irmoko egoeran ez daudela dioen aitorpena erantsi beharko diote.

6. Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea bakarra izanen da funtzionario bakoitzarentzat, nahiz eta eskatutako lanpostuak eskumenak eskualdatuak dituzten autonomia erkidegoetakoak izan. Lanpostu horietako deialdiak aldi berean eginen dituzte autonomietako gobernuek eta tokian tokiko aldizkari ofizialetan argitaratuko dira.

Era berean, eskabide bakarrez hautatu beharko du funtzionarioak jardunean dagoen kidegotik parte hartzea edo eszedentzian dauden kidegora ez eta beste kidego batean jardunera itzultzea. Kidego eta eskala ezberdinetarako bi eskabide aurkeztuz gero, biak indargabetuko dira. Beraz, funtzionarioa bazterturik geldituko da lehiaketa honetatik.

7. Egindako eskaera loteslea izanen da eskatzailearentzat, eskabideak aurkezteko epea betetzen denean. Beraz, ezin izanen da aldatu. Inork bere eskabidea zuzendu nahi badu, beste bat aurkeztu beharko du parte hartzen zueneko kidego edo eskala bererako, eskabideak aurkezteko epea bukatu aitzin. Horrek besterik gabe indargabetu eginen du lehenago aurkezturikoa.

Lehiaketan parte hartzeari uko egiten ahalko zaio bakarrik eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen.

8. Eskabideak telematika bidez egitea, morroiaren bidez.

Kudeaketa, Tramitazio eta Laguntza Kidegoetako funtzionarioen arteko lekualdatze lehiaketa honetan, Estatu mailan, parte hartzen duten funtzionarioek aukera dute eskabidea telematika bidez betetzeko, https://ainoa.justicia.es/helbidean, bakarrik Justizia Ministerioko Intraneten bidez sarbidea baitu.

Horrela kodeen transkripzioan akatsak saihestea lortuko da, izan ere, lehiatzaileak grabatutako datuak automatikoki bilduko dira sistema informatikoan.

Modalitate hori aukeratzen duten lehiatzaileek morroi informatikoak sortzen duen behin betiko inprimakian aurkeztu beharko dute eskabide eredua, ez zirriborroa, horrek ez baitu balioko. Aurkezpen hori ohiko sistemaren arabera eginen da, oinarri honen 1. puntutik 7. puntura bitarte xedatzen denarekin bat.

Eskatzaileetako batek dagoeneko egiaztaturik dagoen eskaera bat aldatu nahi badu, eskaerak aurkezteko epearen barruan, morroiaren bidez beste eskaera bat sortu eta egiaztatu dezake.

Epearen barnean beranduen sarturiko eskaeraren erregistro zigilua duenak balioko du eta, beraz, ezabatu eginen da data zaharragoa duen erregistro zigilua daramana.

Bosgarrena.–Baldintzatutako eskaerak.

Kidego bereko nahiz desberdineko bi funtzionariok udalerri, barruti judizial edo probintzia berean dauden lanpostu hutsak nahi izanez gero, aukera izanen dute euren eskaera baldintzapean jartzeko, hau da, destinoa biek udalerri, barruti judizial edo probintzia berean lortzeko eskaera egin dezakete, eta hori gertatu ezean, biek egindako baldintzapeko eskaerak deuseztatu eginen dira. Eskaera baldintzatu hau egiten duten funtzionarioek eskabidean C atalean zehaztu beharko dute, norekin baldintzatzen duen, horrexen izen-deiturak eta IFZ adieraziz, eta beste funtzionarioaren eskabidearen fotokopia aurkeztu. Lehiatzaileetariko baten batek C atalean adierazten ez badu, bi eskabideak baliorik gabe geldituko dira.

Eskabidearen C atala betetzearekin batera, ulertuko da Lanpostuetako sarrerari eta haiek betetzeari buruzko Erregelamenduaren 48.2 artikuluan ezartzen den eskaera baldintzatua eskaturiko hurrenkera zenbaki guztietan egiten dutela.

Seigarrena.–Tramitazioa.

Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabideak aurkezten direneko Justizia Ministerioko lurralde gerentzietako langileria unitateek eta Justizia Administrazioarekiko Harremanen Zuzendaritza Nagusiak eta eskumenak transferiturik dauzkaten autonomia erkidegoek eginen dute baremazioa, eskabidean agertzen diren datuetatik abiatuta.

Zazpigarrena.–Esleipenak.

1. Lanpostuak esleitzeko lehentasun-hurrenkera deialdi honetako hirugarren arauan ezarritako baremoen arabera lortutako puntuazioak emanen du.

2. Guztirako puntuazio bera, hizkuntza barne, duten bi izangai izanez gero, kidegoan antzinatasunik handiena duenaren alde ebatziko da eta berdinketak irauten badu, kidegoan sartzeko hautaprobetan lortutako ordena zenbakia hartuko da kontuan.

Zortzigarrena.–Behin-behineko ebazpena

1. Deialdi hau behin-behinean ebatziko da arlo horretako eskumenak eskuordetuak dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunekin koordinaturik; horrela argitaratuko baitituzte aldi berean Justizia Ministerioko webguneetan, Justiziako lurralde gerentzietako iragarki-oholetan, aipatu autonomia erkidegoetako iragarki-oholetan. Partaide guztien III. eranskinek baremoa eta behin-behinekoz esleituriko destinoa edukiko dituzte eta Justizia Ministerioko web orrian eta, bidezko bada, eskumenak eskuordetuak dauzkaten autonomia erkidegoetako web orrian argitaratuko dira.

Behin-behineko ebazpenarekin batera, onetsi eta aipatu toki horietan agerian jarriko da baztertuen zerrenda, eta bertan adieraziko dira baztertzeko arrazoiak.

2. Behin-behineko ebazpenean destinoa esleitu zaien interesdunen jatorrizko lanpostua eta herria adieraziko dira, eta era berean beren egoera administratiboa, jardunekoa ez bada, eta esleituriko lanpostua.

3. Behin-behineko ebazpenaren, III. eranskinaren eta baztertuen zerrendaren aurka zilegi da alegazioak aurkeztea hamar egun naturaleko epean, web orrian eta gorago aipatutako iragarki-oholetan argitaratzen direnetik, edo bertan aipatzen den egunetik, deialdi honen IV. eranskin gisa ageri den eredua erabiliz. Horretarako, epe horretan bidezko frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eta aurkezturiko eskabidearen fotokopia zigilatua, Justizia Ministerioko Erregistro Orokorrean (Bolsa kalea, 8, 28012 Madril), hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Helbide honetara zuzendurik:

Justizia Ministerioa - Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusia - Lehiaketa Atala - San Bernardo kalea, 21 (28015 Madril).

Epe horretan erreklamaziorik egin ezean, bertan ageri diren datuak, baremazioa eta behin-behineko destinoa ontzat hartu eta haiekin ados dagoela ulertuko da.

Alegazioak egiaztatuko dira, zuzenbidean egokia dena ebatziko da eta emaitza lehiaketaren behin betiko ebazpenean bilduko da. Horregatik, ez zaie jakinaraziko interesdunei banan-banan.

Ondoriozko lanpostuen lehiaketa denez, behin-behinekoz esleitutako destinoek aldaketak izan ditzakete behin betiko ebazpenean, eskabideen kudeaketan egindako akatsen ondorioz. Nolanahi ere, behin-behinekoz esleitzen diren destinoek ez dute eskubiderik sortzen lehiaketaren behin betiko ebazpenari begira.

Bederatzigarrena.–Behin betiko ebazpena eta lanpostuaz jabetzeko epea.

1. Alegazioen gainean ebatzi ondoren, deialdiren behin betiko ebazpena emanen da, eskumenak transferiturik dauzkaten autonomia erkidegoetako organo eskudunekin koordinaturik.

2. Lehiaketaren ebazpenak kidegoz kidego eman ahalko dira, lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioen kargu-uzteak txandaka egin daitezen, hori baldin eta Administrazioak uste badu denak batera eginez gero zerbitzu publikoarentzat kaltegarria izan daitekeela.

3. Ebazpena autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan aldi berean argitaratzea ez bada lortzen, epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuko dira.

4. Lanpostuaz jabetzeko epea hiru egun naturalekoa izanen da, funtzionarioak bere herria aldatu beharrik ez badauka; zortzi egun naturalekoa, autonomia erkidego bereko beste herri batera joan beharra daukanean; eta hogei egun naturalekoa beste autonomia erkidego batera joan beharra daukanean, salbu eta Kanarietako eta Baleareetako autonomia erkidegoetara eta Ceutako eta Melillako hirietara joan beharra daukanean, horietan epea hilabetekoa izanen baita, abiaburuko edo helmugako lanpostua uharte edo hirietan denean.

Lanpostuaz jabetzeko epea aurrekoa utzi eta biharamunetik hasiko da, lehiaketaren gaineko behin betiko ebazpenean aipatzen diren egunetan egin beharko baita.

5. Funtzionarioak oporrez, baimen edo lizentzia batez gozatzen ari badira, haiek bukatutakoan hasiko dira kontatzen jabetza hartzeko epeak, salbu eta inguruabar bereziak direla medio eten edo baliogabe uzten badira.

Hamargarrena.–Esleituriko destinoen izaera.

1. Lehiaketa honen ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira, maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuak, zerbitzuaren ondoriozko kalte-ordainei buruzkoak, aurreikusitako ondorioetarako.

2. Esleituriko destinoei uko egiterik ez dago.

Hamaikagarrena.–Lehiaketan parte hartzeko mugak.

Lehiaketa honetan behin betiko destinoa eskuratzen duten funtzionarioek ezin izanen dute parte hartu kidego edo eskala bererako beste lekualdatze lehiaketa batean, harik eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 529.3 artikuluan ezarritako epeak eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako epeak igaro arte.

Hamabigarrena.–Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 20an.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatea

Kidegoa: Laguntza Judiziala

ORDENA
ZK.

IZENA

LANP. M. ELK.

HERRIA

PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSAK

ONDORIOZKO LANPOSTUAK

HIZKUNTZA

11185

BARAÑAINGO BAKE EPAITEGIA

LAGUNTZA JUDIZIALA

BARAÑAIN

NAFARROA

1

BAI

4895

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

(ERREG. ZIBILA)

LAGUNTZA JUDIZIALA

LIZARRA

NAFARROA

1

BAI

Kidegoa: Tramitazio P. eta A.

ORDENA
ZK.

IZENA

LANP. M. ELK.

HERRIA

PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSAK

ONDORIOZKO LANPOSTUAK

HIZKUNTZA

215

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA. ARLO ZIBILEKO ETA ZIGOR ARLOKO SALA

TRAMITAZIO P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

1997

LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA (FAMILIA)

TRAMITAZIO P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

2975

INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

TRAMITAZIO P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

10457

AUZITEGIKO MEDIKUNTZA INSTITUTUA

TRAMITAZIO P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

14552

LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

TRAMITAZIO P. eta A.

TUTERA

NAFARROA

1

X

EZ

Kidegoa: KUDEAKETA P. eta A.

ORDENA
ZK.

IZENA

LANP. M. ELK.

HERRIA

PROBINTZIA

LANPOSTU HUTSAK

ONDORIOZKO LANPOSTUAK

HIZKUNTZA

217

JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

15037

PROBINTZIA AUZITEGIA. ZIGOR ARLOKO 2. ATALA

(FAMILIA, GAITASUNA, EAI)

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

1993

LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

12061

LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

11791

LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA (FAMILIA)

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

2971

INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

13445

LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

6071

ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN 2. EPAITEGIA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

1104

JAKINARAZPEN ETA ENBARGOEN ZERBITZU OROKORRA

KUDEAKETA P. eta A.

IRUÑA

NAFARROA

1

X

BAI

II. ERANSKINA

JUSTIZIA MINISTERIOAREN 2015EKO MAIATZAREN 20KO AGINDUAREN BIDEZ DEITUTAKO LEHIAKETA

SARRERA ERREGISTROKO ZIGILUA

Jarri X bat behar den tokian:

V-1

V-2

V-3

(AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE KUDEATZAILETZEK BETE BEHARREKOA)

PUNTUAZIOA, HIZKUNTZAGATIK:

(INTERESDUNAK BETETZEKOA)

IFZ:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IZENA:

DESTINOKO AUZITEGIKO ORGANOA (jabetzakoa edo behin-behinekoa)

HERRIA ETA PROBINTZIA:

EGUNGO KIDEGOA:

ZEIN KIDEGOTARAKO PARTE HARTZEN DUEN:

LANPOSTUAREN EDO ETXEAREN HELBIDEA:

SAKELAKO TELEFONOA/FINKOA:

Hizkuntza lehentasunak: bakarrik maila, eskakizun edo gradu garaiena zehaztu, destinoko autonomia erkidegoko laukian 1, 2 edo 3 adieraziz, 3.2 oinarrian xedaturikoarekin bat.

C: eskaera baldintzatuak bakarrik.. Deialdiko 5. oinarria erabiliz gero, beste funtzionarioaren deiturak, izena eta IFZ eman behar dira:

Izen-deiturak:

IFZ:

Euskadiko Autonomia Erkidegoa

Valentziako Autonomia Erkidegoa

Kataluniako Autonomia Erkidegoa

Nafarroako Foru Komunitatea

Galiziako Autonomia Erkidegoa

Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa

EGOERA ADMINISTRATIBOA: X bat jarri bidezkoa den lauki itzaldunean, eta bete eskatzen diren datuak, hala denean:

V1

Jardunean. Gaur egungo destinoa honela lortu bada:

1) Berariazko lehiaketa, jabetza adierazi:

Urtea ____ / Hilabetea____ / Eguna ____ /

2) Izendapen librea, jabetza adierazi:

Urtea____ / Hilabetea ____ / Eguna ____

Zerbitzu eginkizunak. Adierazi zein organo judizialetan betetzen dituen:

Ahaideak zaintzeko eszedentzia. Egoera horretara pasa zen data adierazi: Urtea ____ / Hilabetea____ / Eguna ____ /

Zerbitzu berezietan.

V2

Borondatezko eszedentzian, sektore publikoan lan egiteko. 19/2003 BJLOaren 506 d) art.

V3

Borondatezko eszedentzian, norberaren aferetarako. 19/2003 BJLOaren 506 e) art. Egoera horretara pasa zen data adierazi: Urtea ____ / Hilabetea____ / Eguna ____ /

Borondatezko eszedentzian, familia elkartzeko. 19/2003 BJLOaren 506 f) art. Egoera horretara pasa zen data adierazi: Urtea ____ / Hilabetea____ / Eguna ____ /

Behin betiko etenalditik behin-behineko atxikipenez itzultzea lanera. 1451/2005 EDaren 68 e) art.

Birgaituen behin-behineko atxikipenez itzultzea lanera. 1451/2005 EDaren 72 art.

Behin-behineko atxikipenez itzultzea lanera, lanpostua gordea izan gabe. 1451/2005 Errege Dekretuaren 69. artikulua (behin-behineko atxikipenaren F1R agiria aurkeztu beharko du)

Behin-behineko atxikipena, berariazko lehiaketa bidez lortutako lanpostu bati uko egiteagatik. 1451/2005 EDren 54. art.

Behin-behineko atxikipena, izendapen librez lortutako lanpostu bati uko egiteagatik edo uzteagatik. 1451/2005 EDaren 62 art.

Behin-behineko atxikipenez itzultzea, ordezko idazkari kargua uzteagatik. 1451/2005 EDren 70. art.

Langileen berrantolamendua. 249/96 EDaren 52 c) art.

Nahitaezko berresleipena. 1451/2005 EDaren 67 art.

P-1: Behin-behineko atxikipenean egonez gero, 1451/2005 Errege Dekretuaren 54., 62. edo 70. artikuluen arabera, eta bigarren oinarriaren 8. edo 9. puntuetako lehentasuna erabiliz gero, atxikipen herria adierazi, eta frogagirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu:

Herria: __________________________________

P-2: Deialdiaren bigarren oinarriko 12. edo 13. puntuan ezarritako lehentasunari heldu nahi izanez gero, langileen berrantolamenduagatik edo nahitaezko berresleipenagatik (1451/2005 Errege Dekretuaren 52.c) eta 67. artikuluen arabera), adierazi jarraian lortu nahi diren lantokia eta herria, eta frogagirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu:

Lantokia: __________________________________________

Herria: __________________________________

(ERABILI ORRI HAU GEHIENEZ ERE 100 HURRENKERA ZENBAKI ESKATZEN BADITUZU)

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

1

21

41

61

81

2

22

42

62

82

3

23

43

63

83

4

24

44

64

84

5

25

45

65

85

6

26

46

66

86

7

27

47

67

87

8

28

48

68

88

9

29

49

69

89

10

30

50

70

90

11

31

51

71

91

12

32

52

72

92

13

33

53

73

93

14

34

54

74

94

15

35

55

75

95

16

36

56

76

96

17

37

57

77

97

18

38

58

78

98

19

39

59

79

99

20

40

60

80

100

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

Sinadura:

ESKABIDEA IGORTZEKO HELBIDEA (irakurri deialdiko 4. oinarria):

.............................................................................................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................................................................................

(ERABILI ORRI HAU ERE 100 HURRENKERA ZENBAKI BAINO GEHIAGO ESKATZEN BADITUZU)

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

Lehentasunerako hurrenkera zk.

Deialdiko hurrenkera zk.

101

121

141

161

181

102

122

142

162

182

103

123

143

163

183

104

124

144

164

184

105

125

145

165

185

106

126

146

166

186

107

127

147

167

187

108

128

148

168

188

109

129

149

169

189

110

130

150

170

190

111

131

151

171

191

112

132

152

172

192

113

133

153

173

193

114

134

154

174

194

115

135

155

175

195

116

136

156

176

196

117

137

157

177

197

118

138

158

178

198

119

139

159

179

199

120

140

160

180

200

.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an

Sinadura:

ESKABIDEA IGORTZEKO HELBIDEA (irakurri deialdiko 4. oinarria):

.............................................................................................................................................................................................................................................................................

.............................................................................................................................................................................................................................................................................

IV. ERANSKINA

Alegazioetarako eredua

JUSTIZIA MINISTERIOAREN 2015EKO MAIATZAREN 20KO AGINDUAREN BIDEZ DEITUTAKO LEHIAKETA

IFZ:

LEHEN DEITURA:

BIGARREN DEITURA:

IZENA:

ZER ESKABIDE EREDUREN BIDEZ HARTU ZUEN PARTE (dagokiona adierazi):

V-1

V-2

V-3

ZEIN KIDEGOTARAKO HARTU ZUEN PARTE (dagokiona adierazi):

GE

TR

AU

ALEGAZIOAREN ARRAZOIA (X jarri dagokion tokian):

A) LEHIAKETATIK BAZTERTURIK EGOTEA

D) ANTZINATASUNAREKIN ADOS EZ EGOTEA

B) DESTINORIK EZ LORTZEA

E) BESTE BATZUK

C) LORTURIKO DESTINOAREKIN ADOS EZ EGOTEA

(ALEGAZIOAK ZEHATZ-MEHATZ ADIERAZI BEHAR DIRA, HORRETARAKO DAGOEN ATALEAN BAKARRIK. UKITURIKO FUNTZIONARIOREN BAT AIPATUZ GERO, HAREN IFZ EMAN).

ALEGAZIOAK

DATA: SINADURA:

JUSTIZIA MINISTERIOA Justizia Administrazioaren zerbitzuko Langileen Zuzendariordetza Nagusia

SAN BERNARDO KALEA, 21 - LEHIAKETA ATALA (220. BULEGOA)

28071 MADRIL

F1508057

Iragarkiaren kodea: F1508057