108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2015. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.
Behin betiko onespena. Akatsen zuzenketa

2015eko maiatzaren 12ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Lesakako Udalaren 2015. urterako aurrekontu orokor bakarraren behin betiko onespenari buruzko iragarkia eta baita Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoarena ere.

Iragarki horretan akats bat atzeman dugu. Hain zuzen ere honako hau:

Andra Mari Zaharretxea erakunde autonomoaren aurrekontuan, diru-sarreren atalean, 3. kapituluan.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 699.844 euroko diru-kopurua ageri da, eta 699.859 eurokoa behar du izan.

Hau aditzera ematen da, jendeak horren berri izan dezan.

Lesakan, 2015eko maiatzaren 28an.–Lehenbiziko alkateordea, jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.

Iragarkiaren kodea: L1508294