108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Faktura elektronikoa eta FACE plataformari atxikitzea

Etxalarko Udalbatzak, 2014ko abenduaren 18an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen Etxalarko Udala atxikitzea Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari (FACE), Etxalarko Udaleko faktura elektronikoen sargune orokorra izan dadin, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legeari jarraikiz.

Beraz, delako abenduaren 27ko 25/2013 Legearen arabera, 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACE) izanen da Etxalarko Udaleko faktura elektronikoen sargune orokorra.

Etxalarren, 2015eko otsailaren 2an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1508389