108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 4an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

ALDAKETAK AURREKONTUAN

"Erraldoiak egokitzea" inbertsioa:

GASTUA:

6. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 6.000 euro.

–Gastuaren finantzaketa:

8. kapitulua.–Diru-sarreren aurrekontua: 6.000 euro.

Burlatan, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1507953