108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

31/2015 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa. Honen bidez aldatzen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa eta martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Nafarroako Gizarte Langileen Elkargo Ofizialak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sinatutako “Osasun eskualde oinarrizkoetako gizarte langileei buruzko epaiak betearazteko akordioa” betetzeko, beharrezkoa da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren plantilla aldatzea, aipatutako akordioan ezarritakoa jasotzeko.

Orobat, ikusten da aldatu behar direla martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lan Eskaintza Publikoan sartutako lanpostu huts batzuk, eta eskaintza horretako Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko (OOLT) medikuaren zenbait lanpostu zehaztu behar direla.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Kontu-hartze Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko maiatzaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia:

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 1844 zenbakia duena plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

–ILZko aholkularia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 30091 zenbakia duena plantilla organikoan.

–ILZko aholkularia. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak. Lanpostuek zenbaki hauek dituzte plantilla organikoan: 30302, 30742, 31741, 32467 eta 34428.

OSASUN DEPARTAMENTUA.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–OLT/EUD*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 61638 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Horniduren kontrolatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 64087 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Osasun laguntzailea*(PT). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 64530 zenbakia duena plantilla organikoan.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia:

–Kontsumoko ikuskatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2652 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia:

–Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 3044 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Etxezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6622 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusia:

–Telekomunikazioetako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 9838 zenbakia duena plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia:

–Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eta Proiektuen Atalari atxikiak, zerbitzuak emateko Lizarrako Tierra Estella BHIan, Burlatako Ibaialde BHIan, Azkoiengo Ribera del Arga BHIan eta Irunberriko LH-BHIan, eta haien eskualdeetako ikastetxeetan. Lanpostuek zenbaki hau dute plantilla organikoan: 39037, 39038, 39039 eta 39040.

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

–Eskolazainak. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, D mailakoak, euskaraz E2 maila izan beharrekoak, Atarrabiako Pedro Atarrabia DBHIari atxikiak. Lanpostuek zenbaki hau dute plantilla organikoan: 39041 eta 39042.

OSASUN DEPARTAMENTUA.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

–ETEa (erradiodiagnostikoko teknikari espezialista). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70868 zenbakia duena plantilla organikoan.

–APTEa (anatomia patologikoaren arloko teknikari espezialista). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 70869 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70870 zenbakia duena.

GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia:

–EMTa (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9840 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia:

–Begirale gerontologikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, Lizarrako Santo Domingo zahar etxeari atxikia, 9839 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

–Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 9841 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun eskualde oinarrizkoetako gizarte langileei buruzko epaiak betearaztea.

1. Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua finkatzeko:

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Sarrigurengo OOLTari atxikia, 70871 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, euskaraz E1 maila izan beharrekoa, Etxarriko OOLTari atxikia eta Irurtzungo OOLTarekin partekatua, 70872 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Gizarte langilea. Hiru lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak, B mailakoak, Artaxoako OOLTari, Zarrakazteluko OOLTari eta Erriberriko OOLTari atxikiak. Lanpostu horiek zenbaki hau dute plantilla organikoan: 70873, 70874 eta 70875.

-–Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, B mailakoa, euskaraz E1 maila izan beharrekoa, Ultzamako OOLTari atxikia, plantilla organikoan 70876 zenbakia duena.

–Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, B mailakoa, Zaraitzuko OOLTari atxikia eta Izabako OOLTarekin partekatua, plantilla organikoan 70877 zenbakia duena.

Atal honetan sortutako lanpostuak finantzatuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusitako kontu-sailen kargura, eta, aldi baterako, langile berberek beteko dituzte, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

2. Ondotik adierazten den lanpostuaren araubide juridikoa eta lanaldia aldatu dira, eta funtzionarioen araubidekoa izatetik lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa izatera pasatu da: gizarte langilea, B mailakoa, 70811 zenbakia duena plantilla organikoan, Agoizko OOLTari atxikia.

3. Gizarte langile izateko lanpostu huts bat sortu da, lan araubidekoa, lanaldi partzialekoa, B mailakoa, euskaraz E1 maila izan beharrekoa, Aurizko OOLTari atxikia, 70878 zenbakia duena plantilla organikoan.

4. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu huts hauen atxikipena aldatu da:

–Gizarte langilearen 64253 lanpostua, Cintruénigoko OOLTari atxikia eta Corellako OOLTarekin partekatua.

–Gizarte langilearen 64259 lanpostua, Buñuelgo OOLTari atxikia eta Cascanteko OOLTarekin partekatua.

–Gizarte langilearen 62639 lanpostua, Lodosako OOLTari atxikia eta San Adriángo OOLTarekin partekatua.

–Gizarte langilearen 67327 lanpostua, Villatuertako OOLTari atxikia eta Alloko eta Antzin-Ameskoako OOLTekin partekatua.

–Gizarte langilearen 65745 lanpostua, Doneztebeko OOLTari atxikia eta Leitzako OOLTarekin partekatua.

–Gizarte langilearen 70810 lanpostua, Orkoiengo OOLTari atxikia eta Garesko OOLTarekin partekatua.

3. artikulua. Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretua aldatzea. Haren bidez onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

1. Plantilla organikoan 62102 zenbakia duen Laguntza Zerbitzuko buruaren lanpostu hutsaren ordez, plantilla organikoan 70743 zenbakia duen BFE(barrutiko fakultatibo espezialista)/Barne Medikuntzako albokoaren lanpostu hutsa ezartzea.

2. Plantilla organikoan 70811 zenbakia duen gizarte langilearen lanpostu hutsaren ordez, plantilla organikoan 70871 zenbakia duen gizarte langilearen lanpostu hutsa ezartzea.

3. Plantilla organikoan 69425 zenbakia duen erizainaren lanpostu hutsaren ordez, plantilla organikoan 60910 zenbakia duen erizainaren lanpostu hutsa ezartzea.

4. OOLTko hogei lanpostu hutsak, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, honako zenbaki hauekin identifikatzea: 63104, 63876, 65786, 60620, 65818, 60276, 60461, 60532, 60558, 66293, 60693, 62641, 62953, 63541, 65468, 66361, 65847, 69848, 65202 eta 70710.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, salbu 2.2 eta 2.4 artikuluetan xedatutakoak, 2015eko uztailaren 1etik aurrera izanen baititu ondorioak.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1508061