108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

UE-10 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak.
Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2015eko maiatzaren 14an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Gaiaren inguruko bozketa eginda, Aiegiko Udalbatzak honako hau erabaki du, aho batez:

1.–Behin betiko onestea Aiegiko Udal Plan Orokorreko UE-10 exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak, Sociedad C. Larrainzar y Cia, S.R.C.k sustatuak; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.–Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161.4 artikuluan xedatuari jarraikiz.

3.–Behin betiko onespenaren erabakia ukitutako jabe guztiei jakinaraziko zaie, banan-banan; gehienez ere hiru hilabeteko epea emanen zaie haiei, eskritura publikoaren bitartez konpentsazio batzordea eratzeko.

Aiegin, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1507932