108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2. poligonoko 1263-1272 bitarteko lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2015eko maiatzaren 14an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Behin betiko onestea xehetasun azterlan bat Aiegiko Udalaren katastroko 2. poligonoko 1263.etik 1272.era bitarteko hiri lurzatien esparruan, biak barne, Merindad de Tudela karrikan baitaude (20tik 38ra bitarteko posta zenbakiak). José Ignacio Abaigar Merino eta beste bost jabe dira sustatzaileak, eta Ricardo Ros Zuasti, hura prestatu duen arkitektoa. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuarekin bat.

2.–Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.

3.–Behin betiko onespenaren erabakia Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko zaio hamabortz eguneko epean.

Aiegin, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1507931