108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Udal ordenantza, Pasabideak eta ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Anueko Udalak, 2015eko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zuen Pasabideak eta ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olaguen, 2015eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L1507897