108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena Eulzko UE-6 unitateari dagokionez. Behin betiko onespena

Allinibarko Udalak, 2014ko urriaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Allingo Udal Planeko Eulzko UE-6 unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena, Eulzko Larrandia Konpentsazio Batzordeak sustatua, nahitaezko lagapenaren irabazizko aprobetxamendua eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2015eko maiatzaren 21ean.–Alkate udalburua, Mª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1507902