89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ANTSOAIN

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Ezin izan dira jakinarazi jarraian agertzen diren ebazpen proposamenak, zehazten diren zehapen-espedienteetan emanak eta Trafikoari buruz indarrean dagoen araudia hausteagatik abiatuak. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearekin eta aplika daitekeen gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.

–BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa.

–ZEO: Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

–TUO: Trafikoari buruzko udal ordenantza, 1999ko ekainaren 7koa.

1. Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, arduraduna eta proposaturiko isuna, guztiak ere ebazpen proposamen honetan agertzen dira, zein bere laukitxoan honako idazkun hauen azpian: egitate salatua, hautsitako araua, kalifikazioa, salatuaren izen-abizenak eta zenbatekoa.

2. Isuna eskudirutan ordaindu ahal izanen da, edo txartel bidez, Herritarrei Laguntzeko Bulegoan (Udaletxeko lehen solairuan, Udaletxeko plaza 1 zenbakia) eta, halaber, honako kontu zenbaki hauetan dirua sartuta edo transferentzia eginda: Nafarroako Kutxa 2054 0221 01 1100000037 / Rural Kutxa 3008 0089 63 0703589523 / La Caixa 2100 5746 78 0200012601 edo posta bidezko igorpena eginez, honako hauek adierazita: izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espediente zenbakia.

3. Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluak xedatutakoarekin bat, 15 egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, salatuak egoki juzgatzen duena alegatu eta egoki iruditzen zaizkion dokumentuak aurkeztu ahal izanen ditu, Udalaren Erregistro Orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusten dituen bideetako edozein erabilita.

4. Aurkeztutako alegazioak, eta, behar denean, eskatutako frogaren praktikak ez dute inolaz ere egindako arau-haustea indargabetzen.

5. Era berean, interesdunari jakinarazten zaio espedientea Herritarrei Laguntzeko Bulegoan eskura dezakeela, 8:30etik 14:00etara, lanegunetan, hura aztertu eta espedienteko agirien kopiak eskatzeko.

6. Uztailaren 19ko 17/2005 Legearen azken xedepenetako lehenbizikoari jarraikiz, zehapena bide administratiboan irmo bihurtzen denean, hartan zehazturiko puntuak modu automatikoan kenduko dira, zehapena Gidari eta Arau-hausleen Erregistroan idazten den unean berean kendu ere.

Antsoainen, 2014ko apirilaren 29an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

ESPEDIENTEEN ZERRENDA

Esped.: MULTRAF/2013/424. Jabea-matrikula: Jose Joaquin Sanz Arizaleta 6378CWZ. Lekua: Harrob. 10. Data: 2013/12/06. Ordua: 20:00. Kopurua: 500,00. Galtzen diren puntuak: 6. BSL: 16. ZEO: 44.1. ORD: -.

Esped.: MULTRAF/2014/18. Jabea-matrikula: Alfonso Moreno Asensio 0520FZH. Lekua: Lerin / Nafarroako For. Data: 2014/01/15. Ordua: 19:53. Kopurua: 200,00. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 53.1. ZEO: 132.1. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1406279