89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1061/2013 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan, Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A.k eskaturik, prozedura monitorioa bideratzen ari dela Aliaga y Aliados, S.L.ren aurka, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen horren xedapen zatia hitzez hitz:

Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Servicios de la Comarca de Pamplona, S.A.k eskaturik bideratu dena Aliaga y Aliados, S.L.ren aurka, 1.484,64 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke epaitegi honi zuzendua, bost eguneko epean.

Eta Aliaga y Aliados, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko apirilaren 23an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1406075