89. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2014. urteko lehen seihilekoko zergak

Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2014ko lehen seihilekoko kontribuzioa kobratzeko egutegia maiatzaren 31n bukatzen dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2014ko ekainaren 1etik 30era bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguak egin ondoan.

Helbideratutako ordainagiriak 2014ko maiatzaren 31n kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2014ko apirilaren 29an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1406267