187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

291/2014 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betebeharrak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2014ko ekainaren 13an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 291/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Ginesa Maestre Martínezek sustatu du auzia, auzi-ihesean den Ahmed Bakkaliren aurka, betebeharrak direla eta.

Epaitza: Osorik baiesten dut Ginesa Maestre Martínez andreak auzi-ihesean den Ahmed Bakkali jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari mila zortziehun eta hirurogeita hemeretzi euro eta laurogeita bat zentimo (1.879,81) ordaintzera; halaber, demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa. (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).

Eta Ahmed Bakkaliri jakinarazteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1411946