187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa 2014ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2014ko irailaren 4an egin bilkuran, aldaketa hau hasiera batean onetsi zuen 2014ko plantilla organikoan:

Oihangintzako langileen 3 lanpostu, D mailakoak, amortizatzea.

Oihangintzako langileen 3 lanpostu, C mailakoak, sortzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ezkarozen, 2014ko irailaren 8an.–Batzordeko burua, Javier Udi Mancho.

Iragarkiaren kodea: L1412599