187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

U.E. MU-1 unitaterako araudi partikularraren aldaketa (Mugiroko UE MU-1 unitaterako fitxa partikularrean jasoa), kanpoko arotz-lanei buruzkoa. Behin betiko onespena

Larraungo Udalak, 2014ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen U.E. MU-1 unitaterako araudi partikularraren aldaketa (Mugiroko UE MU-1 unitaterako fitxa partikularrean jasoa), kanpoko arotz-lanei buruzkoa.

Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta jendaurrean egoteko epea iragan da, inolako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz, Udalak, 2014ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen, eta ondotik ematen da argitara ordenantzaren testu osoa.

BEHIN BETIKO ONESPENA

U.E. MU-1 unitaterako araudi partikularraren aldaketa (Mugiroko UE MU-1 unitaterako fitxa partikularrean jasoa), kanpoko arotz-lanei buruzkoa. Behin betiko onespena

Baldintza formal partikularrak: kanpoko arotz-lanetan, iluntzeko elementuak beti izanen dira kontraleihoak. Salbuespenez beste sistema batzuk, pertsianak adibidez, baimendu ahalko dira, aipatu soluzioa teknikoki korapilotsua baldin bada halako leihateetako bao batzuek dituzten ezaugarri eta luze-zabalengatik.

Larraunen, 2014ko irailaren 15ean.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1412701