187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Akats zuzenketa Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean

2014ko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an, argitara eman zen Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean egindako bi aldaketaren betiko onespenari buruzko iragarkia.

Honen bitartez, argitara ematen da edukia zuzenduta:

Bi aldaketa, Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena.

Gesalazko Udalak, 2014ko apirilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean egindako bi aldaketa, estalkiei eta garajeko ateei dagokienez. Argitara eman zen 2014ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an, eta Udalaren iragarki oholean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea alegaziorik gabe iraganik, 2014ko uztailaren 17ko osoko bilkuran, erabaki da behin betiko onestea Gesalazko Udalaren Hiri Antolamendurako Udal Planeko aldaketak, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. ATALA

Lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintza orokorrak

77. artikulua. Gainerako eraikuntzak.

(...)

(Artikuluaren bukaeran paragrafo hau erantsi).

VI. kapituluan (Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzen baldintza partikularrak) zehazten dira determinazio partikularrak eta baldintza orokorren salbuespenak lurzoru urbanizaezineko eraikuntza mota bakoitzerako.

(...)

2. ATALA

Nekazaritzako instalazioak

(...)

83. artikulua. Okupazioa eta bolumena:

Biltegiari zorua ematen dion lurzatiak eta haren azalera eraikiak baldintza hauek beteko dituzte:

–Gutxieneko lurzatia: 1.500 m².

–Eraikinak gehienez okupa dezakeen azalera: 300 m².

Okupazio handiagoa baimentzen ahalko da egin nahi den eraikuntzaren eta biltegiratu beharreko ustiategiaren arteko porportzionaltasuna behar bezala arrazoitzen bada.

–Gehieneko garaiera: beheko solairua (B). 5 m teilatu-hegaleraino eta 7 m gailurreraino. Ez da onartzen sotorik, erdisotorik ez solairuarterik eraikitzea.

–Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena, alboak gehienez ere 25 m dituela.

–Estalkia: bi isurkikoa. Udal plan honen sailkapenean hirikotzat edo urbanizagarritzat hartzen den lurzoruaren perimetrotik gutienez ere 150 metrora dauden eraikuntzetan orobat onartuko dira zirkunferentzia-arkuko gidalerroa duten estalki gangadunak, fibrozementuzko uhin-plakak, xafla lakatua edo kanpoko lona dutenak, kolore harekara, nabar edo berde Nafarroa 3000n.

–Fatxada-baoak 1,80 metro baino gehiagoko garaierara egonen dira, eraikinaren barneko zoladuraren sestraren gainetik.

(...)

3. ATALA

Abeltzaintzako instalazioak

(...)

89. artikulua. Okupazioa eta bolumena:

–Baldintza orokorrak.

–Lurzatiaren gutxieneko azalera: 2.000 m².

–Eraikinak gehienez okupa dezakeen azalera: lursailaren %25, eta gehienez ere 1.250 m² eraiki.

–Gehieneko garaiera: beheko solairua (B). 6 m teilatu-hegaleraino eta 8,5 m gailurreraino.

Hegaztitegietan onartzen ahalko da beheko solairua eta lehenbizikoa (B+I), eta teilatu-hegalerainoko garaiera 6 m izanen da gehienez.

–Forma oinplanoan: karratua edo laukizuzena; albo bakar batek ere ez du 60 m baino gehiago eginen.

–Estalkia: bi isurkikoa. Udal plan honen sailkapenean hirikotzat edo urbanizagarritzat hartzen den lurzoruaren perimetrotik gutienez ere 150 metrora dauden eraikuntzetan orobat onartuko dira zirkunferentzia-arkuko gidalerroa duten estalki gangadunak, fibrozementuzko uhin-plakak, xafla lakatua edo kanpoko lona dutenak, kolore harekara, nabar edo berde Nafarroa 3000n.

–Garaje edo lantegietako ateen luze-zabalak aldatzeari buruz.

60. artikulua. Arotz lanak.

(...)

Artikuluaren azken paragrafoaren ordez hau sartzea:

Garaje edo tailerretako ateen gehieneko luze-zabalak 4 × 4 metro izanen dira; haien kanpoko akabera egurrez eginen da edo eraikineko gainerako arotz-lanen kolore berean.

Muetzen, 2014ko uztailaren 17an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1412359