187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2014 espedientea.
Hasierako onespena

Deikazteluko Udalak, 2014ko irailaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 3/2014 espedientea.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Deikaztelun, 2014ko irailaren 16an.–Jarduneko alkatea, Inmaculada Hermoso Cía.

Iragarkiaren kodea: L1412618