174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

361/2014 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura arautzen duena, baita 2014-2015 ikasturtean zereginak estandarizatu eta banatzeko saioen antolaketa ere.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hizkuntzak irakasteko ezartzen dituen curriculumak eta antolaketa martxoaren 19ko 22/2007 eta ekainaren 2ko 58/2008 foru dekretuen bidez ezarri ziren Nafarroan.

Uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduek ezartzen dutenez, maila horiek ziurtatzeko, berariazko proba bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da eta maila bakoitzerako aurreikusitako helburuak lortu direla bermatuko du. Gainera, hizkuntza bakoitzeko proba aldi berean aplikatuko da deialdi bakarrean, ahozko adierazpenaren proba izan ezik, horretarako egutegi bat prestatuko baita.

Ebaluazio probak objektiboak, kalitatezkoak eta hizkuntza irakaskuntzen maila bakoitzari dagozkion zehaztapenen araberakoak izanen direla bermatzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak proba horiek 2014-2015 ikasturterako prestatu eta balioztatzeko prozedura eta egutegia ezarri ditu.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleek 2014-2015 ikasturtean azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozedura baimentzea, baita estandarizazio saioen antolaketa ere. Ebazpen honen 1. eranskinean jaso da.

2. Hizkuntza eskola ofizialetako hizkuntza departamentuei dagozkien zereginen banaketa baimentzea, ziurtatze probak presta ditzaten. Banaketa hori ebazpen honen 2. eranskinean jaso da.

3. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala izendatzea hizkuntza eskola ofizialen azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko prozesua koordina dezan, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak koordina ditzan ere.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegora, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialetara eta interesa duten ikastetxeetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratzea: http://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio.

Iruñean, 2014ko uztailaren 23an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Hizkuntza eskola ofizialetako azterketa bateratuak prestatu, balioztatu eta pilotajea egiteko jarraibideak, baita haiek zuzentzeko irizpideak estandarizatuko dituzten saioak antolatzeko ere.

Hiru eskoletako departamentuek hartzen dute parte hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze probak prestatzen, ondokoaren arabera:

I. Zereginak prestatzea.

1. Oinarrizko probak.

Oinarrizko mailako ziurtagirirako etengabeko ebaluazioaren prozesua gainditu beharko da deialdi arruntean, maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduan zehaztu bezala.

Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta oniritzia emanen diete behin betiko probei; oinarrizko mailaren kasuan (A2), indarra duten zehaztapenei lotu beharko zaizkie.

2. Tarteko mailako ziurtatze probak.

Tarteko mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da hizkuntza eskola guztientzat.

2.1. 2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari jarraituko zaio:

Tarteko mailako bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

2.2. 2014-2015 ikasturtean, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituz, hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako:

Tarteko mailako bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

3. Maila aurreratuko probak.

3.1. Maila aurreratuko bigarren kurtsora igotzea.

Maila aurreratuko bigarren kurtsoan sartzeko, etengabeko ebaluazio prozesuak gaindituta beharko du egon deialdi arruntean.

Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta azken oniritzia emanen diote probari.

3.2. Maila aurreratuko ziurtatze probak.

Maila aurreratuko ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

3.2.1. 2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituko zaio:

Maila aurreratuko bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

3.2.2. 2014-2015 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, jarraibide hauetan eranskin gisa jasotako zereginen banaketa kontuan hartuta:

Maila aurreratuko (B2) bi proba berri oso prestatzea, alemanerako, euskararako, frantseserako, ingeleserako eta italierarako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

4. C1 mailako probak.

C1 mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

4.1. 2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituko zaio:

C1 mailako bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

4.2. 2014-2015 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, jarraibide honetan eranskin gisa jasotako zereginen banaketaren arabera:

Iruñeko eta Tuterako eskolek bi proba oso prestatuko dituzte alemanerako, euskararako, frantseserako eta ingeleserako.

5. Ahozko adierazpen probetarako euskarriak.

Bost euskarri prestatuko dira ahozko adierazpen probetako zeregin bakoitzerako (bakarrizketa eta interakzioa), aleman, euskara, frantses eta ingeleseko tarteko mailarako, maila aurreraturako eta C1 mailarako, honela banatuta:

–Tarteko maila. NUHEO.

–Maila aurreratua. THEO.

–C1 maila. IHEO.

Italierarako, IHEOk euskarri kopuru bera prestatuko du tarteko mailarako eta maila aurreraturako.

II. Ziurtatze probak balioztatzea.

1. Probak balioztatzeko zereginek ziurtatze probak prestatzeko eta pilotajea egiteko prozesua garatu eta betetzen dela bermatzea dute xede, zereginak banatzeko irizpideei eta 2014-2015eko jarduketen egutegiari begira ezarritako funtzionamenduaren esparru komunean.

2. Beren eginkizunen artean ziurtatze mailak balioztatzen dituzten NUHEOko irakasleek bermatuko dute, zuzendaritza taldeak gainbegiratuta, Nafarroako hiru hizkuntza eskola ofizialek modu koordinatuan jarduten dutela ziurtatze probak prestatu eta pilotajea egiteko prozesuan; gainera, haiena da prozesu hori 2014-2015 ikasturteko jarduketa egutegiaren barrenean betetzeko erantzukizuna.

3. Probak prestatzeko prozedura eta egutegia.

3.1. Idazlariek prestatzen dituzten zereginak aurkeztuko dizkiote NUHEOko Ikasketa Burutzari, 2015eko otsailaren 28a baino lehen. Prestatutako itemen lehen aukeraketa eginen dute probak balioztatzeko ardura dutenek; horretarako, haien egokitasuna aztertuko dute, baita zereginak eta testuak indarra duten zehaztapenetara moldatzen ote diren ere. Alde horretatik akatsik atzematen bada, zuzentzeko eskatuko zaie prestatu dituztenei edo zer departamentutan prestatu diren, haietako buruei.

3.2. Probak balioztatzeko ardura duten irakasleek pilotajeko itemak zuzendu eta datuak Excel orri batean igorriko dituzte Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura; horrek emaitzak aztertuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta itemen nondik norakoa jasotzen duen txostena igorriko die balioztatzaileei.

Lehen balioztatzea zehaztapenetan jasotzen diren alderdi formaletara bideratuko da, eta, proben pilotajea egin ondoren, bigarren balioztatzea eginen da, sakonago aztertuz, pilotajean nola funtzionatu duten aztertuta.

3.3. Pilotajearen xedeko itemak balioztatzeko, zailtasun koefizienteko zer irizpide eta tarte onartu behar den erabakiko da, hizkuntzaren beraren ezaugarriak kontuan hartuta.

3.4. Balioztatzaileek bileren eta hartzen diren erabakien edukiaren akta eginen dute. Akta horien kopia igorriko zaio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, azken probekin batera.

3.5. Azken probak aurkeztea: aleman, euskara, frantses, ingeles eta italierako proba osoak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari aurkeztuko zaizkio 2015eko martxoaren 31n. Aldaketarik izan ez dadin, hizkuntza bakoitzeko balioztatzaileek hizkuntza eskola ofizialetako departamentuko buruen laguntza izaten ahalko dute Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura igorri baino lehen.

3.6. Formatua: azken probek azala eta plika izan beharko dituzte; adierazpen idatziaren kasuan baino ez da beharrezkoa izanen.

3.7. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak behin betiko bertsioak igorriko ditu eskola bakoitzaren helbidera, haiek jaso eta lehenbailehen.

III. Proben pilotajeari buruzko alderdiak.

Proben fidagarritasun indizea eta beste ezaugarri psikometriko batzuk egiaztatzea izanen da pilotajearen helburua.

Prozesua jarraibide hauen araberakoa izanen da:

–Ahozko eta idatzizko ulermen proben pilotajea, ahozko eta idatzizko adierazpen proben pilotajearekin osatu daitekeena, bidezkotzat jotzen bada.

–Fidagarritasun handiena duten item eta probak hautatuko dira, pilotaje prozesuari ekiteko.

–NUHEOk koordinatuko du proben pilotaje prozesua Nafarroako edo beste autonomia erkidego batzuetako hizkuntza eskola ofizialetan. Horretarako, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuaren laguntza izanen du, zeinak lankidetzarako jarraibideak ezarriko baititu Araubide Bereziko Hizkuntzen Irakaskuntzen Ziurtapenerako Probak Prestatzeko Autonomien arteko Lankidetza Proiektuan parte hartzen duten erkidegoekin.

Gainera, NUHEOk pilotajearen xedeko itemak zuzenduko ditu, Hezkuntza Departamentuak ezarritako egutegiarekin bat. Excel orri batean igorriko zaizkio datuak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak emaitzak analizatuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta txosten bat igorriko du, itemen portaera bertan azalduta.

Azkenik, zailtasun eta diskriminazio koefizienterako irizpide eta tarte onargarriak ezarriko dira, hizkuntzaren berezko ezaugarrien arabera.

IV. Estandarizazio saioak.

1. NUHEOk koordinatuko du ziurtatze proben estandarizazioa, hark antolatu eta erraztuko baitie gela birtualerako sarbidea irakasle guztiei; gela horretan kokatuko dira irakasleek garatu beharreko jarduerak.

2. Hizkuntza eskola ofizialek ahozko eta idatzizko adierazpena estandarizatzeko saioa antolatuko dute ziurtatze amankomunei dagokien maila bakoitzean. Saio presentzial horietan batera jarriko da gela birtualean garatutakoa, eta ondoren adierazi bezala jokatuko da:

2.1. Irakasleek saio presentziala egin aurretik, denbora nahikoarekin eskuratuko dituzte estandarizazioaren xedeko probak.

2.2. Departamentuko buruak koordinatuko ditu estandarizazioaren saio presentzialak eta analisiaren xedeko laginen bilketa.

2.3. Ebaluatzaile guztiek ezagutu beharko dituzte kalifikatzeko irizpideak, baita aurreko ikasturteetan aztertutako lagin estandarizatuak ere.

2.4. Ahozko adierazpena.

Irakasleak banaka sartuko dira proba horietan, behin bakarrik entzuteko, egiazko azterketan gertatzen den bezala, eta erreparatuko diote zereginaren eta hizkuntzaren ataletan ageri den aberastasunari eta/edo zehaztasunari; ondoren, probaren puntuazioa emanen dute ahozko adierazpena zuzentzeko irizpideetan ezarritako atal guztietan.

Irakasle bakoitzak bere puntuazioak eramanen ditu saiora, ez departamentuarenak.

2.5. Idatzizko adierazpena.

NUHEOk aztertu beharreko probak ikasgela birtualean jarriko ditu, irakasleek banaka zuzen ditzaten, honako irizpide hauek kontuan harturik:

–Lehen hurbilketa: testuaren formatua, luzera, antolaketa eta kaligrafia.

–Irakurraldi azkarra: ulermen eta eraginkortasun maila orokorra baloratzea.

–Irakurraldi mantsoa: edukiaren garrantzia, gaiaren garapena, koherentzia eta kohesioa.

–Irakurraldi zehatza: lexikoa eta sintaxia menderatzea, akatsen errepikapena eta kantitatea, eta ortografia.

Irakasle bakoitzak bere puntuazioa eramanen du saiora, ez departamentuarena.

2.6. Azken kalifikazioa.

Bateratze-lana eginen da eta jarritako notak justifikatuko dira; kasua bada, nota horiek aldatuko dira, eta adostutako azken kalifikazioa aterako da.

Horretarako, bertaratutako bakoitzak idazlanari edo ahozko interbentzioari atal bakoitzean jarritako notak adieraziko ditu eta aldeak eztabaidatuko dira. Jarritako puntuazio gehienetatik bi puntu baino gehiago aldentzen diren notak baztertuko dira. Azkenean, eta irakasleek puntuazioan egindako aldaketak onartu ondoren, azken kalifikazioa adostuko da. Hori moda, hots, gehien errepikatzen den puntuazioa (tarteko portzentajean edo portzentaje handi batean) edo batez besteko aritmetikoa izan daiteke.

3. Saioen akta eta haietan agertzea.

Saioetan agertzea nahitaezkoa da departamentuko kide guztientzat, eskolako zuzendaritzan behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik, eta dagokion departamentuko buruak gainbegiratuko du.

Estandarizazio saioak egin ondoren, bileren edukiari eta hartutako erabaki guztiei buruzko akta eginen da.

Akta horietan saioetan agertutakoen berri emanen da, eta kopia igorriko da Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta NUHEOko zuzendaritzara.

NUHEOk azken txostena prestatuko du, departamentuen aktetan jasotako alderdi interesgarriak bilduta.

4. Estandarizazio saio hauetako parte-hartzea eskoletako prestakuntza planean sartzen ahalko da, eta eskolako prestakuntza instituzionaleko orduetan zenbatuko da; prestakuntza plan hori jarraibide hauen 1. eranskineko I. ataleko 2.5 puntuan eta 2. eranskineko III. ataleko 1.4 puntuan aipatzen da. Horretarako, NUHEOk 15 orduko prestakuntzaren ziurtagiria %80 asistentzia izan duten irakasleei ematea proposatuko dio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari.

Hizkuntza irakaskuntzen ziurtatze probak prestatzeko eta balioztatzeko prozedura ezartzen duen jarraibidea 2014-2015 ikasturterako.

Ebaluazio probak objektiboak, kalitatezkoak eta hizkuntza irakaskuntzen maila bakoitzari dagozkion zehaztapenen araberakoak izanen direla bermatzeko, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak hizkuntza eskola ofizialetan mailak ziurtatzeko probak eta kurtsoz igotzeko azken probak prestatzeko prozedura eta egutegia ezarri ditu.

Hizkuntza eskola ofizialen funtzionamendua arautzen duten 2014-2015 ikasturteko jarraibideetan ezarri bezala, NUHEOa izendatu da hizkuntza eskola ofizialetako azterketa bateratuak prestatzeko, balioztatzeko eta pilotajea egiteko prozesua koordina dezan. Probak prestatzeko ardura duten hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen artean banaketa errazteko, aipatu probak prestatzeko jarraibideak ezarri dira:

Alde horretatik, beren eginkizunen artean ziurtatze mailak balioztatzen dituzten NUHEOko irakasleek bermatuko dute Nafarroako hiru hizkuntza eskola ofizialek modu koordinatuan jarduten dutela ziurtatze probak prestatzeko eta pilotajea egiteko prozesuan, eta, horrez gain, haien ardura izanen da prozesu hori betetzea 2014-2015 ikasturterako ezartzen den jarduketa egutegiaren barrenean.

I. Zereginak prestatzea.

1. Oinarrizko mailako probak.

Oinarrizko mailako ziurtagirirako etengabeko ebaluazioaren prozesua gainditu beharko da deialdi arruntean, maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduan zehaztu bezala.

Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta oniritzia emanen diete behin betiko probei; oinarrizko mailaren kasuan (A2), indarra duten zehaztapenei lotu beharko zaizkie.

2. Tarteko mailako ziurtatze probak.

Tarteko mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da hizkuntza eskola guztietan.

2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituko zaio:

–Tarteko mailako bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

Ziurtatze probak balioztatzeko ardura duten NUHEOko irakasleek egokitu eta editatuko dituzte tarteko mailako proba horiek.

2014-2015 ikasturtean, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari jarraituz, hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako:

–Tarteko mailako bi proba berri oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

Ziurtatze probak balioztatzeko ardura duten NUHEOko irakasleek egokitu eta editatuko dituzte tarteko mailako proba horiek.

3. Maila aurreratuko probak.

3.1. Maila aurreratuko bigarren kurtsora igotzea.

Maila aurreratuko bigarren kurtsoan sartzeko, etengabeko ebaluazio prozesuak gaindituta beharko du egon deialdi arruntean.

Departamentuko buruek aukeratuko dute nor den, maila horien irakaskuntzan sartua egoteagatik, proba prestatzeko irakasle egokiena hizkuntza bakoitzean; gainera, prestatze prozesua gainbegiratuko dute eta azken oniritzia emanen diote probari.

3.2. Maila aurreratuko ziurtatze probak.

Maila aurreratuko ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari segituko zaio:

–Maila aurreratuko bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

Ziurtatze probak balioztatzeko ardura duten NUHEOko irakasleek egokitu eta editatuko dituzte proba horiek.

2014-2015 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, jarraibide hauetan eranskin gisa jasotako zereginen banaketa kontuan hartuta:

–Maila aurreratuko (B2) bi proba berri oso prestatzea, alemanerako, euskararako, frantseserako, ingeleserako eta italierarako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

Ziurtatze probak balioztatzeko ardura duten NUHEOko irakasleek egokitu eta editatuko dituzte proba horiek.

4. C1 mailako probak.

C1 mailako ziurtagirirako, bukaerako proba berariazko bat gainditu beharko da; proba hori bakarra izanen da Nafarroako hizkuntza eskola guztietan.

2014-2015 ikasturterako, hurrengo probak prestatuko dira 2015eko ekaineko eta iraileko deialdietarako, zereginen bankuan lehendik erabilita dauden probetatik abiatuta, edo erreserbako zeregin berrien bankutik; horretarako, jarraibide honen eranskinean jasotako zereginen banaketari jarraituko zaio:

–C1 mailako bi proba oso prestatuko dira alemanerako, euskararako, frantseserako eta italierarako, eta hiru proba oso ingeleserako. Ateratzen diren probek indarra duten zehaztapenei jarraitu beharko diete,

Ziurtatze probak balioztatzeko ardura duten NUHEOko irakasleek egokitu eta editatuko dituzte proba horiek.

2014-2015 ikasturtean hurrengo probak prestatuko dira 2016ko ekaineko eta iraileko deialdietarako, jarraibide honetan eranskin gisa zehaztutako zereginen banaketaren arabera:

–Iruñeko eta Tuterako eskolek bi proba oso prestatuko dituzte alemanerako, euskararako, frantseserako eta ingeleserako.

5. Ahozko adierazpen probetarako euskarriak.

Bost euskarri prestatuko dira ahozko adierazpen probetako zeregin bakoitzerako (bakarrizketa eta interakzioa), aleman, euskara, frantses eta ingeleseko tarteko mailarako, maila aurreraturako eta C1 mailarako, honela banatuta:

–Tarteko maila. NUHEO.

–Maila aurreratua. THEO.

–C1 maila. IHEO.

Italierarako, IHEOk euskarri kopuru bera prestatuko du tarteko mailarako eta maila aurreraturako.

II. Probak balioztatzea.

1. Probak balioztatzeko zereginek ziurtatze probak prestatzeko eta pilotajea egiteko prozesua garatu eta betetzen dela bermatzea dute xede, zereginak banatzeko irizpideei eta 2014-2015eko jarduketen egutegiari begira ezarritako funtzionamenduaren esparru komunean.

Probak balioztatzeko, hizkuntza eskola ofizialen 2014-2015 ikasturteko funtzionamendua arautzen duten jarraibideetan ezarritakoari jarraituko zaio.

2. Probak prestatzeko prozedura eta egutegia:

–2014ko ekaina: NUHEOk zehaztuko du eskola bakoitzak zer zeregin prestatu behar dituen, jarraibide honen eranskinean ezarritako banaketari jarraituz. Departamentuko buruek aginduko diete idazlariei zer zeregin behar dituzten garatu.

–2014ko otsailaren 28a: idazlariek prestatu dituzten zereginak aurkeztuko dizkiote NUHEOko Ikasketa Burutzari. Prestatutako itemen lehen aukeraketa eginen dute probak balioztatzeko ardura duten irakasleek; horretarako, haien egokitasuna aztertuko dute, baita zereginak eta testuak indarreko zehaztapenetara moldatzen ote diren ere. Alde horretatik akatsik atzematen bada, zuzentzeko eskatuko zaie prestatu dituztenei edo zer departamentutan prestatu diren, haietako buruei.

–Probak balioztatzeko ardura duten irakasleek pilotajeko itemak zuzendu eta Excel orri batean igorriko dituzte datuak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, eta honek emaitzak analizatuko ditu, zailtasun eta diskriminazio indizeak aterako ditu eta txosten bat igorriko die balioztatzaileei, itemen portaera bertan azalduta.

–Pilotajeko itemak balioztatzeko, zailtasun koefizienteko zer irizpide eta tarte onartu behar den erabakiko da, hizkuntzaren beraren ezaugarriak kontuan hartuta.

–Balioztatzaileek bileren eta hartzen diren erabakien edukiaren akta jasoko dute. Akta horien kopia igorriko zaio Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, azken probekin batera.

–Azken probak aurkeztea: aleman, euskara, frantses, ingeles eta italierako proba osoak Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari aurkeztuko zaizkio 2014ko martxoaren 14n.

3. Formatua: azken probek azala eta plika izan beharko dituzte; adierazpen idatziaren kasuan baino ez da beharrezkoa izanen. Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuak behin betiko bertsioak igorriko ditu eskola bakoitzaren helbidera, haiek jaso eta lehenbailehen.

Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Marcelino Arrosagaray Auzqui, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria.

2. ERANSKINA

Zereginen banaketa, hizkuntza eskola ofizialetako ziurtatze probak prestatzeko

Ziurtatze probak prestatzeko eskolen koordinazioa bermatzearren, Hezkuntza Departamentuak zereginak esleitu dizkie eskolei, irizpide hauek kontuan hartuta:

–Eskola bakoitzean prest dauden idazlarien kopurua.

–Prestatu beharreko proben zatien kopurua.

–Zereginen zailtasun maila.

Hizkuntza eskola ofizialetako zuzendaritzek departamentuko buruei igorriko diete eskolen araberako zereginen banaketari buruzko informazioa, haiek zereginak idazlariei esleitzeko. Idazlariak elkarlan estuan ariko dira lan maila bakoitza balioztatzeko ardura duten irakasleekin.

2014-20115 ikasturtean, honela banatuko dira zereginak:

HIZKUNTZA

MAILA

ESKOLA ARDURADUNA

Alemana

Tartekoa Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Tartekoa. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Aurreratua. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

C1. Bi proba berri oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Euskara

Tartekoa. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Tartekoa. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Aurreratua. Bi proba oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

C1. Bi proba oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Frantsesa

Tartekoa. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Tartekoa. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Aurreratua. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

C1. Bi proba berri oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Ingelesa

Tartekoa. Hiru proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Tartekoa. Hiru proba berri oso. 24 zeregin.

IHEO/THEO

Aurreratua. Hiru proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

Aurreratua. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

IHEO/THEO

C1. Hiru proba, zereginen bankutik prestatuak.

NUHEO

C1. Bi proba berri oso. 14 zeregin.

IHEO/THEO

Italiera

Tartekoa. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

IHEO

Tartekoa. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

Aurreratua. Bi proba, zereginen bankutik prestatuak.

Aurreratua. Bi proba berri oso. 16 zeregin.

2014-2015 IKASTURTERAKO KRONOGRAMA

HIRUHILEKOA

ZEREGINA

DATA

ARDURADUNA

1.a

Zereginak aukeratzea zereginen bankutik, edo erabili gabekoen bankutik, 2015eko probetarako

2014ko iraila eta urria

NUHEO

2015eko probak egokitu, editatu eta pilotajea egitea

2015eko urtarrila

NUHEO

2.a

2016ko zereginak NUHEOri aurkeztea

2015eko otsailaren 27a

IHEO/THEO

2015ko probak hizkuntza eskola ofizialei aurkeztea

2015eko martxoaren 31

NUHEO

3.a

2016ko probak egokitu, editatu eta pilotajea egitea

2015eko martxoa-2016ko martxoa

NUHEO

I. Alemana.

Zereginen banaketa Proba idatziak.

TM

16

MA2

16

C1

14

GUZTIRA

46

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

ALEMANA TM

Portzentajea

78

22

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahozk. ulerm.

4

2

6

Zereginak, guztira

11

5

16

ALEMANA MA2

Portzentajea

78

22

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahozk. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

13

3

16

ALEMANA C1

Portzentajea

78

22

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahozk. ulerm.

5

1

4

Zereginak, guztira

12

4

14

TM

11

5

MA2

13

3

C1

12

4

GUZTIRA/ESKOLA

36

12

TM

4 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

MA

4 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

C1

4 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

C1 mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

5 euskarri prestatuko dira bakarrizketetarako eta 5 elkarrizketetarako

maila bakoitzerako. Eskola guztiak

II. Euskara.

Zereginen banaketa Proba idatziak.

TM

16

MA2

16

C1

14

GUZTIRA

46

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

EUSKARA TM

Portzentajea

91

9

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

6

0

6

Ahozk. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

14

2

16

EUSKARA MA2

Portzentajea

91

9

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

6

0

6

Ahozk. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

14

2

16

EUSKARA C1

Portzentajea

91

9

100

Idatz. adieraz.

4

0

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahozk. ulerm.

4

0

4

Zereginak, guztira

13

1

14

TM

14

2

MA2

14

2

C1

13

1

GUZTIRA/ESKOLA

41

5

TM

3 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

MA

2 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

C1

2 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

5 euskarri prestatuko dira bakarrizketetarako eta 5 elkarrizketetarako

maila bakoitzerako. Eskola guztiak.

III. Frantsesa.

Zereginen banaketa Proba idatziak.

TM

16

MA2

16

C1

14

GUZTIRA

46

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

FRANTSESA TM

Portzentajea

75

25

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahozk. ulerm.

5

1

6

Zereginak, guztira

12

4

16

FRANTSESA MA2

Portzentajea

75

25

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

5

1

6

Ahozk. ulerm.

4

2

6

Zereginak, guztira

12

4

16

FRANTSESA C1

Portzentajea

75

25

100

Idatz. adieraz.

4

0

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahozk. ulerm.

3

1

4

Zereginak, guztira

11

3

14

TM

12

4

MA2

12

4

C1

11

3

GUZTIRA/ESKOLA

35

11

TM

3 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

MA

3 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Maila aurreratuko 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

C1

3 PROBA

2 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

C1 mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

5 euskarri prestatuko dira bakarrizketetarako eta 5 elkarrizketetarako

maila bakoitzerako. Eskola guztiak

IV. Ingelesa.

Zereginen banaketa Proba idatziak.

TM

24

MA2

16

C1

14

GUZTIRA

54

IRUÑEKO HEO

TUTERAKO HEO

GUZTIRA

INGELESA TM

Portzentajea

69

31

100

Idatz. adieraz.

4

2

6

Idatz. ulerm.

6

3

9

Ahozk. ulerm.

6

3

9

Zereginak, guztira

16

8

24

INGELESA MA2

Portzentajea

69

31

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahozk. ulerm.

4

2

6

Zereginak, guztira

11

5

16

INGELESA C1

Portzentajea

69

31

100

Idatz. adieraz.

3

1

4

Idatz. ulerm.

4

2

6

Ahozk. ulerm.

3

1

4

Zereginak, guztira

10

4

14

TM

16

8

MA2

11

5

C1

10

4

GUZTIRA/ESKOLA

37

17

TM

4 PROBA

3 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Tarteko mailako 3 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

MA

3 PROBA

3 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

Maila aurreratuko 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

C1

3 PROBA

3 proba prestatuko dira NUHEOko zereginen bankutik.

C1 mailako 2 proba berri prestatuko dira Iruñean eta Tuteran

AHOZKO PROBARAKO EUSKARRIAK

5 euskarri prestatuko dira bakarrizketetarako eta 5 elkarrizketetarako

maila bakoitzerako. Eskola guztiak

Iragarkiaren kodea: F1410825