174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

428/2014 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, urteko lehen ordainketa, lehendabiziko seihilekoari dagokiona, baimentzen duena, udalen musika eskolei diru-laguntzak emateko deialdian aurreikusi bezala. Deialdi hori apirilaren 7ko 136/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2014rako eta ekainaren 23ko 280/2014 Ebazpenaren bidez ebatzi.

Apirilaren 7ko 136/2014 Ebazpenaren I. eranskineko 10.2 oinarriak ezartzen du 2014ko ekainaren 30ean bukatu zitzaiela musika eskolen diru-sarrera eta gastuen 2014ko ekainaren 15eko aurrekontu partziala, betearazia edo gauzatua, aurkezteko epea diru-laguntzaren onuradunei. Gainera, adierazten da eskaera ez bada epearen barrenean aurkezten onuradunari diru-laguntzaren %1eko zigorra ezarriko zaiola atzeratzen den egun bakoitzeko.

Apirilaren 7ko 136/2014 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarriak ezartzen du ezen Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasunerako betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasunerako betebeharra dutela, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jaso eta horretarako ezarritako bi inguruabarrak gertatzen direnean.

Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo argitaratzen den egunetik hasita, argitaratuz gero.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du.

2014ko uztailaren 1ean argitaratu zen udalen musika eskolentzako 2014ko diru-laguntzetarako deialdia ebazten duen ekainaren 23ko 280/2014 Ebazpena. Uztailean, 136/2014 Ebazpenaren I. eranskineko 12. oinarrian ezarritako epearen barrenean, eskatutako informazioak edo aitorpenak jaso dira, zein den kasua eta musika eskola bakoitzeko titularra.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, musika eskolen 2014ko funtzionamenduaren gastu orokorrak zati batean pagatzeko ordaindu beharrekoak diren diru-laguntzei buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzaren lehen ordainketa agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Zenbatekoa, guztira, 859.911,88 eurokoa da, 2014ra luzatutako 2012ko aurrekontuetako “Musika Eskolendako diru-laguntza” izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura (0040002424 kontabilitate espedientea), apirilaren 7ko 136/2014 Ebazpenaren bidez 2014rako onetsitako eta ekainaren 23ko 280/2014 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 25ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

ERANSKINA

Udalen musika eskoletarako diru-laguntzak, 2014. urterako

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 136/2014 Ebazpena.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 23ko 280/2014 Ebazpena.

IFZ

ENTITATE TITULARRA

LEHEN
ORDAINKETA

(euroak)

P3100600J

Ablitasko Udala

8.648,60

G31213598

Altsasuko Udalaren Musika Patronatua

15.749,05

P3132500D

Antsoaingo Udala

13.187,69

P3101900C

Agoizko Musika Eskolako Patronatua

6.598,21

G31282619

Artaxoako Udalaren Musika Patronatua

6.694,15

P3104200E

Azagrako Udala

9.125,78

P3138600F

Barañaingo Udala

70.362,68

G31255037

Berako Udalaren “Isidoro Fagoaga” Musika Patronatua

15.799,94

P3190300H

Berriozarko Udala

24.561,93

P3105702I

Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua

2.900,00

G31115744

Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua

57.682,31

G31279342

Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua

0,00

V31794910

Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa

11.075,15

P3107100D

Cintruenigoko Udala

16.236,04

P3107600C

Corellako Udala

10.549,28

G31500358

Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua

5.111,11

P3108500D

Eguesibarko Udala

24.489,61

P3105000H

Baztango Udala

15.014,96

P3109600A

Lizarrako Udala

24.279,91

G31255128

Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua

9.341,28

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

5.013,34

P3110500J

Fontellasko Udala

6.406,33

P3111300D

Garinoaingo Udala

2.843,10

G31226624

Garraldako “Orreaga” Musika Eskolako Patronatua

17.587,95

G31208101

Uharteko Udalaren Musika Patronatua

15.785,76

P3190400F

Irurtzungo Udala

6.332,19

P3113700C

Lakuntzako Udala

6.218,80

P3155300A

Lekunberriko Udala

26.999,01

P3115100D

Leringo Udala

2.682,02

P3115200B

Lesakako Udala

7.631,77

P3115600C

Lodosako Udala

0,00

G31255177

Irunberriko Udalaren Musika Patronatua

7.352,66

G31578693

Martzillako Udalaren Musika Patronatua

22.640,44

P3116900F

Milagroko Udala

17.638,46

P3117600A

Murchanteko Udala

12.119,24

P3102300E

Mutiloako Udala

26.069,01

P3108801F

Noaingo Udalaren Musika Patronatua

32.923,42

P3118901B

Olaztiko Udalaren Musika Patronatua

2.141,26

P3119100J

Erriberriko Udala

19.898,19

G31699143

Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua

9.705,79

P3120100G

Iruñeko Udala

81.260,09

G31279086

Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua

15.678,55

P3120601D

Garesko Musika Sustatzeko Udalaren Patronatua

12.568,43

G31667918

Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua

16.938,16

G31368020

Erronkariko Udalaren Musika Patronatua

4.199,65

P3121501E

San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa

13.479,88

G31272172

Zangozako Udalaren Musika Patronatua

26.232,19

V31146384

Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua

27.978,04

P3123200B

Tuterako Udala

28.944,01

G31462682

Alesbesko Udalaren Musika Patronatua

5.869,92

G31471873

Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua

31.366,54

GUZTIRA

859.911,88

Iragarkiaren kodea: F1411756