174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ediktua. Gora jotzeko 14-02102 errekurtsoa

2014ko abuztuaren 29an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 214/2014 zenbakidun ebazpena eman zuen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako espedientea, gora jotzeko 14-02102 zenbakiko errekurtsoarena, Leopoldo Jaén Sobrinok –Serreria Arizkun, SLren izenean– eta Alfredo Rubio del Pueyok –Viprocón Construcción y Promoción de Viviendas SLren izenean– aurkeztu baitzuten, Baztango Udalaren isileko ezespenaren aurka; izan ere, Udalak hala ezetsi zuen 2014ko martxoaren 17an idatziz aurkeztutako eskaera, kreditu lagapenaren kontratuaren ondorioz sortu zorren ordainketari buruzkoa.

Ebatzi dut:

Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”

Baztanen, 2014ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1411852