174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

75/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 27koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Isabel Beltrán Calavera andrea, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Isabel Beltrán Calavera andrea, Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko burua, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27an.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1411804