174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

82/2014 FORU DEKRETUA, abuztuaren 27koa, Isabel Beltrán Calavera andrea, Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1. artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administraziokoak diren edo hari atxikita dauden funtzionarioen artetik, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko abuztuaren 27an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Isabel Beltrán Calavera andrea Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 27n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1411810