174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2014ko uztailaren 21eko osoko bilkuran, kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2014ko aurrekontu arruntean; guztira, 56.500,00 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, abuztuaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2014ko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

Gastu goitituak:

Kapital eragiketak:

6.–Inbertsio errealak: 56.500,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 56.500,00 euro.

Gastu beheitituak:

Eragiketa arruntak.

1.–Langileria gastuak: 56.500,00 euro.

Gastu beheitituak, guztira: 56.500,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2014ko abuztuaren 28an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1411823