174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetzaren 213/2014 Dekretua

Kontuan harturik aurtengo abuztuaren 19tik 24ra (biak barne) Lizarrako udal mugapetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Aintzat harturik Alkatetzaren uztailaren 28ko 213/2011 Ebazpena (163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 18an), haren bidez Julián Zudaire Echávarri herri honetako lehen alkateorde izendatu baitzen.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udaleko lehen alkateorde Julián Zudaire Echávarriren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordez ari dadin, 2014ko abuztuaren 19tik 24ra udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena.–Aipatu ordezkapenak iraupen zehatza izanen du, eta 2014ko abuztuaren 25ean bukatuko da, edo, hala behar badu, itzultzen naizen momentuan, edozein arrazoi dela-eta egun hura baino lehenago itzultzen banaiz.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Lizarrako Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.

Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Hala dekretatu, agindu eta sinatu du alkateak, María Begoña Ganuza Bernaolak.

Lizarran, 2014ko abuztuaren 18an.–Jarduneko idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1411423