174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea

Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2014ko abenduaren 28an, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:

949/2014 Ebazpena, abuztuaren 28koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da María Lecumberri Bonilla lehen alkateordea, 2014ko irailaren 2tik 15era bitarte, biak barne.

José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak.

Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, alkatea herritik kanpo izanen dela 2014ko irailaren 2tik 15era, biak barne.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 27ko 723/2011 ebazpenean eta azaroaren 2ko 1192/2011 ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.

Kasu eginik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduei.

Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikagarria aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak 2014ko irailaren 2tik 15era, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.

Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2014ko abuztuaren 28an.–Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1411802