174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, lanaldi osoko eragile soziokultural izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzeko. Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, lanaldi osoko eragile soziokultural izateko lanpostu batean aritzeko, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratzea, oposizio-lehiaketa bidez.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak –oposizio-lehiaketa egin ondoan sortzen denak– 5 urteko indarraldia izanen du, lanpostua behin betiko betetzeko hautapen prozedurarik ez dagoen bitartean.

1.2. Lanpostuak C mailari dagozkion lansariak izanen ditu.

1.3. Lanpostuan jardutean, beharrezkoa da kontratatzen den pertsona bere kabuz mugitzea Mankomunitatea eratzen duten udaletan eta Esteribarko kontzeju eta tokietan. Kilometrajearen ordaina Nafarroako Gobernuak ezarritako zenbatekoak izanen dira, eta kilometrajea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza nagusitik neurtuko da, Uharten baitago.

1.4. Lanpostuan jardutean, izendaturiko pertsonarenak izanen dira ondoko egiteko hauek:

a) Elkartegintza sustatzea eta taldeei nahiz elkarteei babesa ematea, parte hartzeko bideak sortuz, gizarte sarea garatzearren.

b) Jardueren plangintza eta garapena indartzea, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko udalerrietan dauden elkarteekin batera.

c) Populazioaren sektoreen arteko harremanetarako espazioak sortzea.

d) Haurrendako, gazteendako eta populazio osoarendako baliabide ludikoak, sozio-kulturalak eta jolaserako direnak sustatzea.

e) Ikastetxeekin, kultur etxeekin, gazteriaren etxeekin... kanpainak, jarduerak eta heziketa programak koordinatzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte hezitzaileekin batera.

f) Ibarraren eguna, Gazte-Eguna eta gisa horretako beste egunen antolaketan laguntzea.

g) Beste egiteko eta jarduera batzuk, interesekoak izan eta Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko taldeak bere gain uzten dituenak.

2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko bertze estatuetako herritarren ezkontideek hartu ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

c) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

d) Animazio Soziokulturaleko goi mailako teknikariaren titulua izatea, edo horren baliokidea dena, Nafarroako Foru Komunitatean Animazio Soziokultural eta Turistikoko goi mailako teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituen uztailaren 31ko 45/2013 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, hara igortzen baitu azaroaren 18ko 1684/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak.

e) Nahitaezko 2. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara maila egiaztatzen duen titulua izatea (Hizkuntza Eskolako 4. maila –2008 bitarte– edo B2.2 edo B2 aurreratua –2009tik aitzina–, Euskarabideako 9. urratsari dagokiona), edo lehiaketa hasi baino lehen euskara proba egitea, hizkuntz eskakizun hori erakusteko. Kasu honetan, deialdiko lanpostuan aritzeko eskatzen den euskararen ezagupen maila erakusteko, izangaiak eskatzen den hizkuntz maila ote duen zehazteko berariazko probak –Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatuko dituenak– gainditu behar dira edo, bestela, eskatutako ezagupena izangaiak baduela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da, eskabidearekin batera. Horren ondorioetarako, euskara maila egiaztatzen duten titulu eta agirien baliozkotzeak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiltzeko arauz ezartzen den araubidea erabiliko da, deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duena.

f) Inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea.

g) Ibilgailuak gidatzeko, gutienez ere B1 motako baimena izatea. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

2.2. Baldintza horiek guztiak aldi baterako kontratatzeko hautatu eta deitzen diren izangaiek frogatu beharko dituzte, agiri bidez, kontratua formalizatu aurretik, esaten zaien unean. Kasu guztietan, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte baldintza horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segituko dute, harik eta kontrataziorako deitu arte.

2.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

3. oinarria.–Eskabideak.

3.1. Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira eskabideak (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara), 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera bete beharko dira eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.

3.2. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideari agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

1.–Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera, izangaiek lehiaketaldian baloratzeko alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak. Horren ondorioetarako, eskabidearekin batera, aurkezten diren merezimenduak egiaztatzeko agirien zerrenda zenbakitua aurkeztu beharko da.

2.–Lanpostuan aritzeko eskatzen den euskara maila izangaiak baduela egiaztatzen duen dokumentazioa.

3.3. Gainerako betebeharren egiaztagiriak prozesua gainditzen duten izangaiek aurkeztu beharko dituzte, deialdi honen 8.2 oinarrian ezartzen den epean.

3.4. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute. Osasun ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko lanerako gaitasuna kentzen dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. II. eranskineko eredua erabiliko da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko du.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Patricia de Pedro Aparicio, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Sara Sanz Echeverria, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Fer Murillo Flamarique, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Ordezkoa: Idoia García Zudaire, Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte langilea.

Mahaikidea: Aurora Beroiz Zaritiegui, Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko eragile soziokulturala.

Ordezkoa: Lourdes Zoco Cia, Zaraitzuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko eragile soziokulturala.

Mahaikidea: Regina García Hernández, Mankomunitateko langileen ordezkari gisa.

Ordezkoa: Amia Alonso Sanchez, Mankomunitateko langileen ordezkari gisa.

Idazkaria: Uharteko eta Esteribarko Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Zerbitzuen Mankomunitate honetako beste udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Faseak eta balorazioa.

6.1. Lehiaketaldia eta balorazioa.

6.1.1. Epaimahaiak lehiatzaileek alegatutako eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu lehiaketaldian, deialdiaren III. eranskineko baremoari jarraikiz.

Aurkezten diren egiaztagiriek baremoaren aplikaziorako beharrezkoa den informazio guztia jaso beharko dute. Justifikatu gabeko merezimenduak ez dira baloratuko.

Epaimahaiak egoki iruditzen zaizkion zehaztapenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dizkie lehiatzaileei, alegatutako merezimenduak argitze aldera. Eskaera hori posta arruntaren bidez edo interesdunaren helbide elektronikora jakinaraziz egin daiteke, betiere, azkeneko bide horri dagokionez, lehiatzaileak horrela egitea onartu baldin badu berariaz deialdi honetan parte hartzeko eskaeran.

6.1.2. Lehiaketaldian ez da izangairik baztertuko. Fase horretan gehienez 10 puntu biltzen ahalko dira.

6.1.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

6.1.4. Egindako zerbitzuen ziurtagiriak lanean ibili den administrazioan edo lantokian ziurtapenak egiteko ahalmena duen organoak luzatu beharko ditu, eta agiri horietan datu hauek agertu beharko dira nahitaez:

–Bete den lanpostua eta zein administraziotan edo lantokitan aritu den.

–Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

–Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua, eta zerbitzuak egin diren urteko lanaldia.

b) edo, bestela, egindako orduek ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

–Izangaiek administrazio publikoetan zerbitzua eman duten bitartean, administrazio egoera bakoitzean emandako aldiak, zein egunetatik zein egunetara izan diren zehaztuta.

6.1.5. Epaimahaiak baremoaren atal bakoitzean izangaiek dituzten merezimenduak baloratuko ditu. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak aurretik alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik eman.

6.1.6. Aplikagarri den araudiarekin bat, hizkuntzen balorazioa egiteko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren menpeko Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuak ingelesaren eta/edo frantsesaren jakite-maila ebaluatzeko berariazko probak eginen dizkie deialdi honetan parte hartu eta hori eskatzen dutenei.

6.1.7. Lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Mankomunitatearen iragarki oholean eta Uharteko eta Esteribarko Udalen webguneetan, parte-hartzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek erreklamazioak aurkeztu eta merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

6.1.8. Izangaiek aurkeztutako jatorrizko agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espresuki eskatuz gero, hiru hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik bi hilabete pasaturik, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta probak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

6.2. Oposizioaldia eta balorazioa.

6.2.1. Oposizioaldia 2014ko abenduan hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko lehen ariketa non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, ariketa egiten den lekuan eta Mankomunitatearen iragarki oholean, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gainera, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zein ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutxienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.2.2. Oposizioaldiak honako ariketa baztergarri hauek izanen ditu, bi ekitalditan egin beharrekoak:

1. Lehen ariketan, deialdi honetako II. eranskineko gaiei buruzko test moduko 80 galdera erantzun beharko dira. Epaimahaiak erabakiko du ariketaren iraupena, baina gehienez ere ordu eta erdikoa izanen da. Oker erantzuten diren galderek galdera bakoitzari emandako balorazioaren %25eko penalizazioa izanen dute. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie.

2. Bigarren ariketa: egin beharreko lanarekin zerikusia duen ariketa praktikoa egin beharko da, idatziz; lanpostuari berez dagozkion ezagupenak eta trebetasunak baloratuko dira ariketa honetan, epaimahaiak proposaturiko ariketa bat ebatziz. Epaimahaiak erabakiko du ariketaren iraupena, gehienez ere 2 ordukoa izanen dena.

Ariketa teorikoa eta praktikoa plika sistemaren bidez eginen dira.

6.2.3. Oposizioko ariketen balorazioan 90 puntu lor daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehen ariketa: 40 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 50 puntu gehienez.

Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

6.2.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Iragarritako egun, ordu eta tokietan, azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7. oinarria.–Azken puntuazioa.

Azken kalifikazioa lehiaketaldian eta oposizioaldian lortutako puntuazioen batura izanen da. Azkeneko puntuazioetan berdinketarik badago, oposizioaldian puntuaziorik altuena duen izangaiak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, lehentasuna izanen du oposizioaldiko ariketa praktikoan puntuazio altuena lortzen duen izangaiak, eta horrela ere berdinketa hausten ez bada, adinez zaharrenak izanen du lehentasuna.

8.–Epaimahaiaren proposamena.

8.1. Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaitu ostean, epaimahaiak Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko buruari emanen dizkio zerrenda eta espediente osoa, baita proposamen deia ere, gainditu, puntuaziorik altuena lortu eta deialdi honetako beharkizunak betetzen dituen izangaiaren kontrataziorako.

Proposamen hori Udalaren iragarki oholean ezarriko da, gainditutako izangaien zerrendarekin batera, non lortutako puntuazio osoaren araberako hurrenkeran agertuko baitira.

8.2. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera; aldez aurretik, laneko arriskuei aurrea hartzeko zerbitzuaren kontratua Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak zer enpresarekin egina duen, enpresa hark bateragarritasunari buruzko adierazpena eginen du, lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzeari dagokionez.

8.3. Kontrataziorako dei proposamenaren ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua (gutienez ere B1 motakoa). Deialdi honen ondorioz izendatzen denak izendapena baino lehenago ibilgailua duela frogatu beharko du.

d) Laneko arriskuei aurrea hartzeko zerbitzuaren kontratua Mankomunitateak zer enpresarekin egina duen, enpresa hark emandako txostena, interesdunak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzen duena.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

e) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

f) Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9. oinarria.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) eta b) epigrafeetan aldi baterako langileak hautatzeko ezarrita dauden sistemekin bat, eta aplikagarri diren gainerako arauekin bat, hautapen prozesu honetan parte hartu eta deialdiko lehenengo ariketa bederen gainditzen duten izangaiekin aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak prestatuko dira.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi ondoan.

Uharten, 2014ko abuztuaren 8an.–Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Patricia de Pedro Aparicio.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabidea, eragile soziokulturala izateko aldi baterako lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko.

Izena: ……………….........................., Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia: …….……, jaioteguna: ........, jaioterria: ........... (..................) eta bizitokia: ...................... (...................), kalea: ......................., zenbakia: ........, solairua: ........., posta kodea: .........., telefono finkoa: ................, sakelako telefonoa: ..............., helbide elektronikoa: ................, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitatearen aitzinera agertu eta,

Adierazten dut:

1.–Interesa dudala, eragile soziokulturala izateko aldi baterako lanpostu bat betetzeko deialdian parte hartzeko.

2.–Hori helburu, adierazten dut eskabideak aurkezteko epearen azken egunean deialdi honetako bigarren oinarrian eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditudala.

Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik:

Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Taulan “x” jarri, bidezkoa bada soilik:

Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana. Eta osasun ziurtagiria aurkezten dut, II. eranskineko ereduaren araberakoa, horren bidez frogatzeko nire desgaitasuna ez dela lanpostuko zereginak ongi betetzea eragotziko lidakeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat.

3. Deialdian ezarritako ondorioetarako, honako dokumentazio hau eransten dudala:

Alegatzen ditudan merezimenduak frogatzeko agiriak. Ondorio horietarako, dokumentazio horrekin batera, alegatutako merezimenduak 1etik ...(e)ra zenbakitzen dituen zerrenda bat aurkezten dut.

Hala badagokio, %33ko edo handiagoko desgaitasunaren egiaztagiriak, deialdian adierazi bezala aurkeztu behar direnak.

Euskaraz jakiteko betebeharra betetzen dudala egiaztatzen duen agiria.

Aparteko orri batean, probak egiteko denborak eta/edo baliabideak moldatzeko eskaera.

4. Adierazten dut hizkuntza hauen jakite-maila neurtzeko proba egin nahi dudala:

Euskara.

Frantsesa.

Ingelesa.

5. Baimena ematen dut prozedura hau tramitatzeko jarduketen ondoriozko jakinarazpenak lehen adierazitako helbide elektronikora bidaltzeko.

Eskatzen dut eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izateko, eta aitortzen dut, erantzukizuna nirea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Iruñean, 2014ko ..............aren ...........(e)an (Sinadura)

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Izena:............................................, ................................................................ jaunak/andreak (medikuaren izena), elkargoko .................... zenbakia, ziurtatzen dut ....................... jaunak/andreak (NANa ...........) duen minusbalioa, .................. Ebazpenaren bidez aitortua, ez dela eragile soziokulturalaren lanpostuaren ohiko zeregin eta eginkizunak betetzea eragotziko liokeen eritasun edo urritasun fisiko edo psikikoa (argitara emana ........... (e)ko .......... zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofizialean). Eginkizun horiek deialdiaren 1.3 oinarrian aipatzen dira:

Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:

a) Elkartegintza sustatzea eta taldeei nahiz elkarteei babesa ematea, parte hartzeko bideak sortuz, gizarte sarea garatzearren.

b) Jardueren plangintza eta garapena indartzea, Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko udalerrietan dauden elkarteekin batera.

c) Populazioaren sektoreen arteko harremanetarako espazioak sortzea.

d) Haurrendako, gazteendako eta populazio osoarendako baliabide ludikoak, sozio-kulturalak eta jolaserako direnak sustatzea.

e) Ikastetxeekin, kultur etxeekin, gazteriaren etxeekin... kanpainak, jarduerak eta heziketa programak koordinatzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte hezitzaileekin batera.

f) Ibarraren eguna, Gazte-Eguna eta gisa horretako beste egunen antolaketan laguntzea.

g) Beste egiteko eta jarduera batzuk, interesekoak izan eta Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateak eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko taldeak bere gain uzten dituenak.

III. ERANSKINA

Eragile soziokulturalaren gaitegia

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, eta ondoren izan diren aldaketa arauemaile hauek: maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legea, urriaren 28ko 27/2002 Legea, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legea, apirilaren 6ko 7/2010 Foru Legea, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legea eta martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legea.

2. gaia.–Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea. 6/2011 Foru Dekretua, urtarrilaren 24koa, Nafarroako gizarte zerbitzuetako erreferentziako profesionala arautzen duena.

3. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

4. gaia.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.

5. gaia.–Talde lana. Taldea: kontzeptua, egitekoak eta bertan jarduteko era. Taldean lan egiteko teknikak.

6. gaia.–Esku-hartze sozialaren metodologia.

7. gaia.–Komunitatea: egitekoak eta bertan jarduteko era. Esku-hartze soziala komunitatean. Gizarte lan komunitarioa.

8. gaia.–Animazio soziokulturala: hezkuntza estrategia bat esku-hartzeari begira.

9. gaia.–Lan komunitarioaren tresnak. Egitekoak eta lanaren antolaketa. Plangintza eta ebaluazioa.

10. gaia.–Elkarteak komunitatean: tipologiak, faseak eta funtzionamendua. Komunitateko elkarteen eta Administrazioaren arteko harremanak.

Erreferentziako bibliografia:

–Metodología de la Intervención Social. Isabel Gutierrez. Altamar argitaletxea. 2012.

–La animación sociocultural: una estrategia educativa para la participación. Ana M.ª Calvo. Alianza argitaletxea. 2002.

–Planificación Social y Organización de la comunidad. Marco Marchioni. Popular argitaletxea. 1999.

–Trabajo en equipo: dinámica y participación en los grupos. Guillermo Ballenato. Piramide argitaletxea, 2009.

–Manual para el Trabajo Social comunitario. Nieves Lillo y Roselló. Narcea argitaletxea, 2001.

–Comunidad, participación y desarrollo. Marco Marchioni. Popular argitaletxea. 1999.

–Gestión participativa de las asociaciones. Equipo claves. Popular argitaletxea, 2. argitalpena.

IV. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Merezimenduen balorazioa - 10 puntu (ez baztertzailea).

1. Lanbide esperientzia, eragile soziokulturalaren lanpostuan, Administrazio Publikoan (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak etab.): 0,2 puntu hilabete bakoitzeko eta gehienez ere 5 puntu.

2. Lanbide esperientzia, eragile soziokulturalaren lanpostuan, entitate pribatuetan: 0,1 puntu hilabete bakoitzeko eta gehienez ere 3 puntu.

Jatorrizko agirien bidez edo behar bezala konpultsatutako agirien bidez egiaztatutako merezimenduak baizik ez dira kontuan hartuko.

Urteen kopurua osoa ez bada edo lanaldi osoa egin ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Aldi berean egindako zerbitzuak ez dira bi aldiz baloratuko.

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuei dagokienez, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egindako zerbitzuak, eta jarduneko administrazio egoeraren legezko edozein kasutan egindakoak, egoera horietan hastean zuten lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala konputatuko dira.

3. Hizkuntzak: ingelesa eta frantsesa: gehienez puntu 1 ingeleserako, eta gehienez puntu 1 frantseserako. 2 puntu, gehienez.

Hizkuntza eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulua edukitzeagatik, aurreko atalean hizkuntza bakoitzerako adierazten den gehieneko puntuazioa eskuratuko da. Horren ondorioetarako, euskara maila egiaztatzen duten titulu eta agirien baliozkotzeak egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko deialdietan erabiltzeko arauz ezartzen den araubidea erabiliko da, deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duena.

Halako titulaziorik ez dutenei, hizkuntza eskola ofizial batean gainditutako maila bakoitzagatik gehienez eman daitekeen puntuazioaren bostena emanen zaie.

Hizkuntza hauetako maila frogatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak espresuki antolatutako azterketa egiten ahalko da; bost zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntzari ematen ahal zaion gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: L1411317