156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Erabilera anitzetako gelaren barne araubidea eta kudeaketa arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Araizko Udalak, 2014ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Araizko erabilera anitzetako gelaren barne araubidea eta kudeaketa arautzen dituen ordenantzako aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia paratuta 2014ko 122. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an, eta Udalaren iragarki oholean. Inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu eta horren ondorioz ordenantza behin betiko onetsita dago.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoarekin bat, osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Araitzen, 2014ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.

4. artikulua.

Lokaleko toki, baliabide eta zerbitzuen erabilera libre eta irekia izanen da pertsona, entitate, talde eta elkarteentzat.

Lokaleko toki, baliabide, zerbitzu eta altzarien erabilera doakoa izango da Araizko Kontzejuentzat, eta Araizko bizilagunen onerako ekintza edo jarduera sozial edo kulturalak bultzatzen dituzten pertsona, entitate, talde eta elkarteentzat, betiere irabazi asmorik gabe egiten badira.

Gainerakoei, ordenantza honetako 1. eranskinean dauden tarifak ezarriko zaizkie.

1. ERANSKINA

Lokala erabiltzeko tasa:

–Egun erdiko erabileragatik: 15 euro.

–Egun osoko erabileragatik: 25 euro.

Altzariak lokalatik kanpo erabiltzeko tasa:

–Mahaiak: 2 euro mahai eta egun bakoitzeko.

–Aulkiak: 0,30 euro aulki eta egun baikoitzeko.

Mahai edo aulkiak hondatzen edo galtzen badira, bere kostu osoa ordaindu beharko da Udalak egindako kitapenaren arabera.

Iragarkiaren kodea: L1411035