156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

"Beikolar" Plan Berezia. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko uztailaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Altsasuko Hirigintza Planeko "Beikolar" Plan Berezia, Udalak sustatua lankidetza sistemaren bidez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2014ko Abuztuaren 1ean.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1410939