156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuan egin aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Sartagudan, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1410940