156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

Udal honetan badaude datu pertsonalak dituzten datu-base batzuk, euskarri informatikoan, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu egin behar dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari eta hura garatzen duten arauei jarraikiz.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Udal honek ondoko fitxategi automatizatu hau du, bertan baitaude eta prozesatzen baitira datu pertsonalak: Pertsonak.

2. Hona hemen fitxategi automatizatuaren deskripzioa:

Aurreikusitako xede eta erabilerak. Pertsonen fitxategi automatizatuak xedea du entitate honen eskumeneko administrazio prozedura guztiei haien gaineko jakingarriak ematea.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak. Entitatearekin administratiboki harremana duten pertsona guztiak, erroldaturik egon ala ez.

Datuak biltzeko prozedura. Interesdunek berek, haien ordezkariek, Nafarroako Gobernuko organo arduradunek eta gainerako Administrazio Publikoek emanda.

Fitxategiaren egitura eta datu motak. Hona hemen erregistratzen diren datu pertsonalak:

–NANa.

–Izen-deiturak.

–Helbidea.

–Sexua.

–Telefonoa/Faxa.

–Titulazio akademikoaren datuak.

–Jaiotzaren datuak.

–Banku helbideratzearen datuak.

Datuen lagapen aurreikusiak:

–Biztanleen erroldaren kudeaketari dagokionez.

  • Estatistikako Institutu Nazionalari, hautesle errolda egiteko.
  • Estatistikako Institutu Nazionalari eta beste toki administrazio batzuei, biztanleriaren erregistro irekia mantentzeko.

–Zerga eta tasen kudeaketari dagokionez.

  • Nafarroako Gobernuko organo eskudunari eta gainerako Administrazio Publikoei, beren eskumenak betearazteko.
  • Diru-bilketa agentziari, kobra ditzan.
  • Banku entitateei, kobra ditzaten.

Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

3. Fitxategi automatizatuen gaineko zuzeneko erantzukizuna dute, betiere alkatearen agindupean, beroriek kudeatzen dituzten administrazioko langileek eta baita ANIMSAk ere, beroriek gordetzen baititu. Fitxategian sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Alkatetza honetan erabili ahalko dira.

4. Ebazpen hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, bi errekurtso hauetako edozein jar daiteke: jakinarazi eta hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, eta bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua.

Mendigorrian, 2014ko ekainaren 26an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.

Iragarkiaren kodea: L1410190