156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2014ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa
egiteko 1/2014 espedientea. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2014ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzako 1/2014 espedientea Udalaren 2014ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egon da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.

Kreditu berezia.

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

1 7510 69202

Dantzalekuko hariztiko interpretazio-ibilbidea.

30.000,00

Guztira

30.000,00

Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:

KONTU-SAILA

IZENA

BEHAR DEN ZENBATEKOA

Diruzaintzako gerakina

20.178,59

78001

Dirulag. Feader eta Nafarroako Gob. “Galeón ibilbidea”

9.821,41

Guztira

30.000,00

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2014ko uztailaren 28an.–Jarduneko alkatea, Juan Carlos Orellana Bengoetxea.

Iragarkiaren kodea: L1410815