156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ollokilanda Urbiko zerbitzu poligonoaren urbanizazioari buruzko alde biko espedienteak. Hasierako onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 26an egin bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Administrazio Auzitegiak 5324 zenbakiko ebazpena eman zuen 2013ko irailaren 2an, ebazteko 12-04930 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Ollokilanda-Urbi sektoreko poligonoaren behin betiko likidazioaren onespenaren kontra zenbait errekurtsogilek aurkeztua.

Bigarrena.–2013ko urriaren 10eko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez (1404 irteera zenbakia), Areacea Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietatea, S.A.ri aipatutako ebazpena betearazteko beharrezko espediente eta txostenak tramita zitzan agindu zitzaion.

Hirugarrena.–Areacea Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietatea, S.A.k alde biko espedienteak tramitatu ditu, bidegabeko aberasteari eta ondare-erantzukizunari buruzkoak, Ollokilanda-Urbi poligonoko proiektuekin eta lurren mugimenduarekin zerikusia dutenak; memoria eta espediente horiek 2014ko ekainaren 25ean sartu dira 3405 erregistro zenbakiarekin.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.– Aplikatzekoak dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 5324 zenbakiko ebazpenaren bederatzigarren eta hamabigarren zuzenbideko oinarriak, bai eta Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduko 128.4 artikulua ere.

Aho batez erabaki da:

1. Hasiera batez onestea berariazko espedientea, Areacea Hirigintza Kudeaketako Udal Sozietatea, S.A.k tramitatutako alde biko espedienteen ondorioz sortua (proiektua eta lur mugimenduak Ollokilanda-Urbi poligonoan), eta ukitutakoei dakarzkien ondorio ekonomikoak.

2. Jendaurrean jartzea eta interesunei jakinaraztea, espedientea aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten 20 eguneko epean.

Uharten, 2014ko uztailaren 20an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1410818