156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

19 eta 20. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Faltzesko Udalak, 2014ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

–Aurrekontuko 19/2014 aldaketa, kreditu gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 8.000,00 euro.

–Aurrekontuko 20/2014 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 56.461,60 euro.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.

Faltzesen, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1410937