156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

393/2014 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren otsailaren 3ko 9/2014 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez 2014. urtean lanbide heziketako eta arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetan eta kirol irakaskuntzetan sartzeko probetarako deialdia egin zen.

Ikusirik ikasle batzuk, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa 2013-2014 ikasturtean gainditurik, ez direla inskribatu heziketa zikloetan sartzeko 2014ko probetan, eta beste batzuk heziketa zikloetan sartzeko 2014ko probetan inskribatu direla, baina proba modalitateko berariazko zatitik salbuetsita egon gabe, bidezkoa da 49. oinarria gehitzea 9/2014 Ebazpenaren 3. eranskinari, halako egoeran dauden ikasleek aukera izan dezaten 2014-2015 ikasturtean heziketa zikloetan onartuak izateko prozesuko aparteko epean parte hartzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu 9/2014 Ebazpeneko 3. eranskinari 49. oinarria gehitzea. Honela dio:

“Prestakuntzako ikastaroko ikasleentzako graziazko epea:

49. Epe hau ondoko hauentzat baino ez da: Nafarroako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa 2013-2014 ikasturtean gainditurik, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko 2014ko probetan inskribatu ez direnentzat, eta, nahiz inskribatu, proba horren modalitateko zati berariazkotik salbuetsita egon gabe, inskribatu direnentzat.

2014ko abuztuaren 25a eta 26a (14:00ak arte) izanen da inskribatzeko graziazko epea. Hezkuntza Departamentuaren erregistroan (San Domingo kalea, 8) eginen da inskripzioa.

Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko “sarrera probak” fitxan agertzen den ereduaren arabera bete beharko dute eskabidea izangaiek.

9/2014 Ebazpeneko 3. eranskineko 9. oinarrian agertzen da inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko “sarrera probak” izeneko fitxan agertuko da onartutakoen behin-behineko zerrenda, 2014ko abuztuaren 26an. Abuztuaren 27an jartzen ahalko dira erreklamazioak, Hezkuntza Departamentuaren erregistroan.

Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko “sarrera probak” izeneko fitxan agertuko da onartutakoen behin betiko zerrenda, behin erreklamazioak ebatzirik, 2014ko abuztuaren 28an.

Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko “sarrera probak” izeneko fitxan agertuko dira sarrera probaren emaitzak, 2014ko abuztuaren 29an.

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak ziurtagiri bat lortzeko eskubidea izanen du, 9/2014 Ebazpenaren 14. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa. Proba gainditu dela frogatzen duten ziurtagiriak Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan hartzen ahalko dituzte interesdunek (San Domingo kalea, 8; Iruña).

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera jakinaraztea, argitara dadin.

3. Ebazpen hau Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Eskolatze Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 4an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1411001