156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

463/2014 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2014ko uztailaren 1eko Erabakia, Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergari buruzko apirilaren 14ko 6/2014 Foru Legearen gainekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.

Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan, urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen horretan, ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2014ko uztailaren 1eko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2014ko uztailaren 15ean.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

ERANSKINA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergari buruzko apirilaren 14ko 6/2014 Foru Legearen gainean.

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Negoziazioak hastea, Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergari buruzko apirilaren 14ko 6/2014 Foru Legearen gainean azaldutako desadostasunak ebazteko.

2. Lan talde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: F1410974