209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

25/2013 EBAZPENA, urriaren 2koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordeturik, Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarrari (UAGN) baimena ematen diona produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen salmentan zuzenean parte hartzen duten langileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (maila kualifikatua), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera.

Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) entitateak eskatu du sinestamendua eman diezaiotela produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen salmentan zuzenean parte hartzen duten langileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (maila kualifikatua), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera.

Ikastaro hori irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. kapituluan dago arautua, horren bidez ezarrita baitago produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua.

Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 124/2012 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi ziren araudiak nekazaritza arloan Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari ematen dizkion eskumen administratibo batzuk.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Unión de Agricultores y Ganaderos de Navarra (UAGN) entitateari baimena ematea produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen salmentan zuzenean parte hartzen duten langileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (maila kualifikatua), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera. Baldintza hauek bete beharko ditu:

–Ikastaroaren edizioetan, aurkezten den dokumentazioan adierazten diren programak, eskola orduak, irakasleak, edukia eta ebaluazioko kontrolak errespetatu beharko dira.

–Ikastaroaren edizio bakoitza hasi baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere, horren berri eman beharko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari.

–Ikastaroa bukatutakoan, txosten bat aurkeztu beharko da departamentu horretan, emandako ikastaroaren emaitzei buruz.

–Ikastaroa aprobetxamenduz egin duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.

–Gai fitosanitarioen erabiltzaile txartela emateko, aipatu departamentuak zehazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

–Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren ariketen dokumentazioa gorde beharko da, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskura utzi, ebaluazioa egin eta urtebetez, gutxienez ere.

–Prestakuntza, dokumentazioa eta ikastaroan erabilitako gainerako material lagungarria eguneratuta izan beharko da edizio bakoitzean eta, behar denean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako irizpideei jarraituz zuzenduko dira.

–Eskaeran emandako informazioan edozein aldaketa izanez gero, haren berri eman beharko zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1313625