209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

121/2013 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “NA-138 errepidea 11+200 k.p.tik 15+300 k.p.ra zabaldu eta egokitzea” izeneko proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzen duena, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko.

Nafarroako Gobernuak, Oiarmendiko Mankomunitateak, Zilbetiko Kontzejuak, Erroibarko Udalak eta Magnesitas Navarra S.A. enpresak 2010eko apirilaren 23an sinatutako lankidetza hitzarmenean NA-138 errepidea egokitzea aurreikusten da, ireki behar den Antzeri harrobitik ateratzen den materiala garraiatzeko erabil dadin, eta, orobat, hango ingurune babestuari ahalik eta kalte txikiena egiteko (Kintoa basoa eta Alduide mendia izeneko Zainketa Bereziko Eremua).

NA-138 errepideak 5 metro inguruko galtzada-sekzioa du tarte horretan, eta lanak egin ondoren, errepidea zabalduko da, bi ibilgailu astun gurutzatu ahal izateko. 6 metroko galtzada proiektatu da, eta 0,5 metroko bazterbideak.

Egokituko den tarte gehiena Arga ibaiaren ondotik doa. Hortaz, ibilguari kalterik ez eragiteko, erabaki da errepidearen bestaldetik behar beste zabaltzea errepidea.

Jarduketaren hasierako zatian baino ez da proiektatu saihesbidea egitea. 200 metrokoa izanen da, errepideko tarte bihurgunetsuena kentzeko. Saihesbidearen tarte horretan Arga ibaia gainditzeko zubi berri bat eraikitzea proiektatu da.

Eraikita dauden beste hiru zubi ere ukituko dira, pasabidea behar beste zabaltzeko.

Proiektuan ukitutako zerbitzu guztiak lehengoratzea aurreikusi da.

Errepidea ingurumenean egoki integratzeko, proiektuak Ingurumen eraginaren aginduzko azterlana du. Bertan, prebentzio neurriez eta ingurunearen gaineko eragina gutxitzeko neurriez gainera, neurri zuzentzaileak ere aurreikusi dira, baita ingurumen zaintzarako plan bat ere, neurri horien eraginkortasuna kontrolatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak ingurumen arloko askitasun txostena eman zion 2013ko abuztuaren 7an Ingurumen eraginaren azterlanari.

Lizitazioa egin aurretik, beharrezkoa da obrek ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko kudeaketak egin eta haiek desjabetzeko espedienteari ekitea.

Proiektua jendaurrean jartzeko prestatutako dokumentuak Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legeak eskatutako agiriak jasotzen ditu.

Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 20. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da eraikuntza proiektua behin-behinekoz onetsi eta jendaurrean jartzea, bai proiektuaren eduki teknikoari bai lurrak okupatu beharrari dagokienez, desjabetu ahal izateko.

Bestalde, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 39.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da, halaber, Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea, proiektuaren ingurumen eragina ebaluatu ahal izateko.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin-behinekoz onestea “NA-138 errepidea 11+200 k.p.tik 15+300 k.p.ra zabaldu eta egokitzea” izeneko proiektua.

2. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetze espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean jaso da.

3. Proiektua eta Ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jartzea hilabetez, ukitutako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko. Epe horretan interesdunek egokitzat jotzen dituzten ohar edo alegazioak aurkez ditzakete, eta ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman. Interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan, Eugiko Kontzejuan eta Esteribarko eta Erroibarko udaletxeetan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Eugiko Kontzejuari eta Esteribarko eta Erroibarko udalei, eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2013ko irailaren 30ean.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

ERANSKINA

“NA-138 errepidea 11+200 k.p.tik 15+300 k.p.ra zabaldu eta egokitzea” izeneko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua.

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

EST-1

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

526

41

5

Pagadia

EST-2

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

619

41

3D

Harrobia

EST-3

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

1.957

41

6A

Pagadia

EST-3

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

1.334

41

6B

Harrobia

EST-4

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

2.127

41

2B

Pagadia

EST-4

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

2.587

41

2G

Harrobia

EST-5

Eugiko Kontzejuaren herrilurrak (Eugi)

15.564

43

6A

Pagadia

EST-6

Eugiko Kontzejuaren herrilurrak (Eugi)

152

43

4

Askotariko zuhaitzak

EST-7

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

1.415

41

7

Pagadia

EST-8

Eugiko Kontzejuaren herrilurrak (Eugi)

2.189

43

7

Pagadia

EST-9

Eugiko Kontzejuaren herrilurrak (Eugi)

328

43

5

Askotariko zuhaitzak

ERROIBARKO UDAL MUGAPEA

ERRO-1

Kintoko Mankomunitatearen herrilurrak (Lizoain)

1.185

24

4A

Pagadia

ERRO-2

Kintoko Mankomunitatearen herrilurrak (Lizoain)

2.010

24

5A

Pagadia

ERRO-2.1

Kintoko Mankomunitatearen herrilurrak (Lizoain)

102

24

5K

Pagadia

Aldi baterako okupazioa

Instalazio lagungarriek ukitutako lurzatiak.

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

EST-5

Eugiko Kontzejuaren herrilurrak (Eugi)

1.611

43

6A

Pagadia

Hondakindegiek ukitutako lurzatiak.

FINKA ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

DESJ. AZALERA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LUR MOTA

ESTERIBARKO UDAL MUGAPEA

EST-04

Ollarmendiko elkartea (Eugi)

30.000

41

2 F

Harrobia

F1313482

Iragarkiaren kodea: F1313482