209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 25/2012 betearazpena

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Germán Prado Alonsok eskaturik, Fundación Canónica San Pablo de Siloe enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 25/2012 prozeduran, hitzez hitz hauxe dioen/dioten ebazpena/k eman da/dira 2013ko irailaren 27an:

Erabaki dut:

a) Betearazpenpeko alderdiaren, hots, Fundación Canónica San Pablo Siloeren erabateko kaudimengabezia deklaratzea 63.080,47 eurori aurre egiteko; behin-behineko kaudimengabezia da, ondorio guztietarako.

b) Jarduketak artxibatzea, dagokion liburuan idatzoharra egin ondoren, eta deusetan galarazi gabe betearazpen-prozedura berrirekitzea, betearazpenpeko alderdiaren ondasun gehiagoren berri jakiten bada.

c) Inskriba bedi dagokion erregistroan.

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, ebazpenari egozten zaion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banestoren bulego nagusiko 4191/0000/ kontuan, kontzeptu gisa errekurtsoaren aipamena jarriz, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Idazkari judiziala” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, diru-sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Idazkari judiziala.

Eta Fundación Canónica San Pablo de Siloeri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, edo, bidezkoa bada, ad cautelam, honako hau egiten dut, argitara eman dadin epaitegi honetako iragarki-oholean eta, bidezkoa bada, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Logroñon, 2013ko irailaren 27an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1313742