209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 746/2013 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 746/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Servicios Normativos Pamplona, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, 2013ko abenduaren 5ean, 10:30ean, 103. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin adiskidetze ekitaldia edo, hala badagokio, judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urriaren 16an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1314507