209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 75/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 75/2013 betearazpen-prozeduran kaudimengabezia deklaratzeko behin betiko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Hiru eguneko epea ezartzen da errekurtsoak aurkezteko.

Eta Contratas y Servicios Grupo Humano Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urriaren 7an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1313882